Eskerrik asko, Asier! 

Enviado desde mi iPhone

> El 12 jul 2018, a las 23:21, Asier Sarasua <[email protected]> escribió:
> 
> Gaur egun esango dau baten batek.
> Euskeraz eta tradiziñuan, baina, Eibarren ez.
> 
> Cantabria-Bilbo inguruko aldaera bat dala emoten dau, "mejillón"
> berbian aldaera bat, antxiñakua (mocejon be bai Cantabrian, mojijon
> Bilbon bertan, mozojón inguru guzti horretan gitxienez XVI.
> gizaldittik).
> RAEk ez dauka jasota; "Lexicon del bilbaino neto" liburuak bai (Arriaga, 
> 1896).
> 
> Euskerazko hiztegixetan ez da agertzen, ez zaharretan, ez gaur
> egunguetan, ez Eibarkuan...
> Ez da euskeraz erabili izan dan berbia. Ez dago iñungo lekukotasunik
> oin dala gitxira arte (ez Orotarikuan, ez XX. mendeko corpus
> estatistikoan, ez Ahotsaken...).
> 
> Azken urtiotan Bizkai barrukaldera be dexente hedatu da, baina
> zabaltze barrixa da eta, nere ustez, erderiakin lotutakua.
> Izan be, kostaldeko herrixetan iñun ez da erabili izan "mojojoi" eta,
> neurri batian, behintzat, euskerazko tradiziñoko berbak gorde dittue
> gaur egun arte (hónek be latinetik eratorrittakuak diran arren):
> * Bizkaiko kostaldian muxila, mutxiloi... (hori be latinetik,
> muscellio-edo, seguru asko).
> * Euskara estandarrian gipuzkerako "muskuilu" normaliztu da (hori be
> latinetik, musculus-edo, seguru asko)
> 
> Tarteka-tarteka berpizten dan eztabaidia da "mojojoien" hau.
> Twitterren, esate baterako ;)
> https://twitter.com/AnnieSdelMono/status/306517785469657089
> 
> a.
> 
> 
> 
> 
> Hau idatzi du Josu Mendicute ([email protected]) erabiltzaileak
> (2018 uzt. 12, og. (22:29)):
>> 
>> Eibarko pintxopotean, eztabaida: Eibarren mejilloiei “mojojoiak” deitzen 
>> omen jakez. Sekula halakorik entzun barik. Inork argittuko?
>> 
>> josu
>> 
>> Enviado desde mi iPhone
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> 
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to