Ez dakit ze furixada jo detsen udalelueri, baina behekaldian behintzat, zebra-bide guztietako pasuetan obretan dihardue. Askotan, mailla jeisten, eta ederto dago, ze errekauen karruakin, ume kotxiekin, takataka edo gurpil aiukixan ibili ezkero sekulako aldia dago. Baiña ez dot normala ikusten rebajauta zeguazenak altsatzia; hau da, atzera be maillia egittia. Bittan bai, gitxienez: Zubigaiñetik parkera doian haundixan, eta Arragueta, Grabadores eta Urkusua lakartzen diran horretan. Zegaittik altsau dabez espaloiok? Ze nesezidade? Badena egingo ete dabe? Baiña, noiz? Bueno, eta gaur goizian ikusi dodana, ez siñistekua! Aittatu dodan horretan, bihargiñak biharrian. Baiña arragueta itxitta daguanez, trafiko guztia euren gaiñetik! Herri hoenetakuak ez daka izenik! Ze, Grabadoresen be enbarazua dago, Sarasketaneko taillarra botatzen hasi diralako! ERnegauta aimaittu dot etxetik urten orduko! leire, hasarre bizi dan hori
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
