uste dot neuk be entzunda nekala antzerako zeozer..., baina ez dot gogoratzen Gimonen txorixa zan edo zeinena.
detalliak ahaztuta! a. Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga ([email protected]) erabiltzaileak (2019 abe. 22, ig. (19:28)): > > Asteburuan, gure amari (Adela Larrañaga, Eibar 1930) ipointxo xelebre bat > jaso detsat. Sekulan entzun barik nekan; bere esanetan, gurasuen belaunaldiko > jente askok kontatzen zeban anekdotihau. Lehelengo, jasotako moduan ipiñikot > (berez, gazteleraz kontau desta); gero, komentarixo batzuk. > > Gimon medikua, Errebaleko etxeko balkoian. Kontatzen danez, etxian txori > kantari bat zekan. 1931eko aprillian, Errepublikia aldarrikatu zanian, > kaixolia zabaldu eta txorixari esan ei zetsan: > > - Ju'hari. Heu be libria izan bi'haiz! > > Kontua da, txori kantarixori preso jaixotakua izan bihar zala. Eta, kanpuan > zelan ibilli eta nora juan asko ez zekixanez, kaixolatik urtetziakin batera > pareko agustinen komentuko ortura juan zala. Eta orduan Gimon diagarka hasi > zala, estu: > > - Eeeez...! Horra eeeez....! Hor etxagok libertaderiiiik....! > > Horraiñok amak kontautakua. Politta, ezta? :-D > > Imajinatzen dot mediku hau Julian Gimon Rezola izango zala: Auñamendi > entziklopedian irakorri dotenez, Bergaran 1898an jaixo zan, umetan etorri zan > Eibarrera (bere aitta alkatia izan zan), eta bertan bere lehelengo klinikia > ipiñi zeban (Clinica Arrate); gero 1926xan Basurtuko ospittalian plazia etara > zeban. 1936ra arte ANV-eko kidia izan zan; kartzeletatik pasau eta gero, > 50.ko hamarkadan klinika pribau txiki bat ipiñi zeban (gaurko Clinica > Guimón), eta Igualatorio Medico Quirurgicuan sortzaillietako bat izan zan. > > Entzunda zekazuen ipoiñ hau? Edo beste aldaeraren bat? > > O. > > > > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] ________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
