Gure aitxitxak ere kontatzen zuen pasadizo hori. Oier Gorosabel Larrañaga <[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2019 abe. 22, ig. 19:27):
> Asteburuan, gure amari (Adela Larrañaga, Eibar 1930) ipointxo xelebre bat > jaso detsat. Sekulan entzun barik nekan; bere esanetan, gurasuen > belaunaldiko jente askok kontatzen zeban anekdotihau. Lehelengo, jasotako > moduan ipiñikot (berez, gazteleraz kontau desta); gero, komentarixo batzuk. > > *Gimon medikua, Errebaleko etxeko balkoian. Kontatzen danez, etxian txori > kantari bat zekan. 1931eko aprillian, Errepublikia aldarrikatu zanian, > kaixolia zabaldu eta txorixari esan ei zetsan:* > > *- Ju'hari. Heu be libria izan bi'haiz!* > > *Kontua da, txori kantarixori preso jaixotakua izan bihar zala. Eta, > kanpuan zelan ibilli eta nora juan asko ez zekixanez, kaixolatik > urtetziakin batera pareko agustinen komentuko ortura juan zala. Eta orduan > Gimon diagarka hasi zala, estu:* > > *- Eeeez...! Horra eeeez....! Hor etxagok libertaderiiiik....!* > > Horraiñok amak kontautakua. Politta, ezta? :-D > > Imajinatzen dot mediku hau Julian Gimon Rezola izango zala: Auñamendi > entziklopedian irakorri dotenez, Bergaran 1898an jaixo zan, umetan etorri > zan Eibarrera (bere aitta alkatia izan zan), eta bertan bere lehelengo > klinikia ipiñi zeban (Clinica Arrate); gero 1926xan Basurtuko ospittalian > plazia etara zeban. 1936ra arte ANV-eko kidia izan zan; kartzeletatik pasau > eta gero, 50.ko hamarkadan klinika pribau txiki bat ipiñi zeban (gaurko > Clinica Guimón), eta Igualatorio Medico Quirurgicuan sortzaillietako bat > izan zan. > > Entzunda zekazuen ipoiñ hau? Edo beste aldaeraren bat? > > O. > > > > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
