Eskerrik asko! Bai, jakina da IGNren datubasean gauzak ez daudela guztiz ondo. Adibidez Karakate alboan badago "Karate gan" toponimo bat ;-)
Asierrek ahoz esan dit Marlaska izenak ez daukala itxura euskaldunik. Bila ibili naiz nere aldetik eta toponimo moduan ez dago horrelakorik IGN-ren datubase osoan. Nire hipotesia (kontuz, guztiz oinarririk gabekoa!) hauxe da: Grande Marlasca epaileak bere abizenaren erreferentzia bila IGNko fitxa aurkitu zuen eta ordutik uste du bere abizena eibartarra dela eta horregatik jarri zuen K-rekin. Gari Hau idatzi du Asier Sarasua ([email protected]) erabiltzaileak (2020 urt. 10, or. (20:34)): > Eibarko mendi-toponimia jasotzen jardun genduan 2002-2003 inguruan. > Ahoz eta artxibuetan. > > Mapan eta datu-basian begiratu dot, eta ez dago ez Marlaskarik eta ez > antzerakorik Eibar osuan. > Kiñarra inguru horretan, fonetikoki hurren(-edo) egon leikiazen > toponimuak: Arraska, Aranbaltz eta Arlasta. > > Mikelek diñuan moduan, mapa horretan akats txiki asko dagoz (Saurri, > Aramaltze, Igartuzelan, Lopezen, Marigorbe, Aizbakar...). Baina > auskalo. Toponimo haundi moduan agertzen da, bailara osorako; ezaguna > izan biharko litzake inguruko basarrixetan. Mertxeten galdetu bihar. > > a. > > > > Hau idatzi du Mikel Larreategi ([email protected]) erabiltzaileak > (2020 urt. 10, or. (17:17)): > > > > Hau idatzi du Gari Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2020 urt. > 10, or. (16:42)): > >> > >> Arratsalde on, > >> > >> Ez nabil ministroaz, toponimoaz baizik, baina mezua azkar zabaldu > duzuela, baietz? ;-) > >> > >> Ez nekien, baina Txontatik Salbatore ermitara goazelako toponimoa omen > da Marlaska, edo gutxienez hori dauka apuntatuta Instituto Geográfico > Nacionalak. > >> > >> https://www.openstreetmap.org/node/1242984787#map=17/43.17721/-2.45768 > >> > >> Ezaguna da? Ez da akats bat? Munduan ez dut izen hori duen beste > tokirik aurkitu. > > > > > > > > Hemen IGNren mapan nola agertzen dan: > > > > > https://www.ign.es/iberpix2/visor/?&x=-273958.00&y=5338892.00&level=15&srid=3857&visible=MTN > > > > Kasu konkretua ez dakit, baina beste leku batzuetako izenek akatsak edo > izen osatu gabeak dirudite eta hau ere holako kasu bat izan leike, > adibidez, hor goiko mapa horretan: "Uribeko kiroldegiak" -> "Unbeko > kiroldegiak" izango da ba... edo "Igartuzelan" -> "Igartuzelai" izango da > ba... > > > > > > > > ________________ > > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] > > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
