Euskaltzaindiaren deitura basean, behintzat, ez dago Marlaskarik. Baiña
batek daki zer esan detsan epailliari bere senar filologoak!

leire n

Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2020 urt. 14,
ar. (15:59)):

> Eskerrik asko!
>
> Bai, jakina da IGNren datubasean gauzak ez daudela guztiz ondo. Adibidez
> Karakate alboan badago "Karate gan" toponimo bat   ;-)
>
> Asierrek ahoz esan dit Marlaska izenak ez daukala itxura euskaldunik. Bila
> ibili naiz nere aldetik eta toponimo moduan ez dago horrelakorik IGN-ren
> datubase osoan.
>
> Nire hipotesia (kontuz, guztiz oinarririk gabekoa!) hauxe da: Grande
> Marlasca epaileak bere abizenaren erreferentzia bila IGNko fitxa aurkitu
> zuen eta ordutik uste du bere abizena eibartarra dela eta horregatik jarri
> zuen K-rekin.
>
> Gari
>
>
>
>
>
>
> Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
> urt. 10, or. (20:34)):
>
>> Eibarko mendi-toponimia jasotzen jardun genduan 2002-2003 inguruan.
>> Ahoz eta artxibuetan.
>>
>> Mapan eta datu-basian begiratu dot, eta ez dago ez Marlaskarik eta ez
>> antzerakorik Eibar osuan.
>> Kiñarra inguru horretan, fonetikoki hurren(-edo) egon leikiazen
>> toponimuak: Arraska, Aranbaltz eta Arlasta.
>>
>> Mikelek diñuan moduan, mapa horretan akats txiki asko dagoz (Saurri,
>> Aramaltze, Igartuzelan, Lopezen, Marigorbe, Aizbakar...). Baina
>> auskalo. Toponimo haundi moduan agertzen da, bailara osorako; ezaguna
>> izan biharko litzake inguruko basarrixetan. Mertxeten galdetu bihar.
>>
>> a.
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Mikel Larreategi (larreat...@eibar.org) erabiltzaileak
>> (2020 urt. 10, or. (17:17)):
>> >
>> > Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2020 urt.
>> 10, or. (16:42)):
>> >>
>> >> Arratsalde on,
>> >>
>> >> Ez nabil ministroaz, toponimoaz baizik, baina mezua azkar zabaldu
>> duzuela, baietz? ;-)
>> >>
>> >> Ez nekien, baina Txontatik Salbatore ermitara goazelako toponimoa omen
>> da Marlaska, edo gutxienez hori dauka apuntatuta Instituto Geográfico
>> Nacionalak.
>> >>
>> >> https://www.openstreetmap.org/node/1242984787#map=17/43.17721/-2.45768
>> >>
>> >> Ezaguna da? Ez da akats bat? Munduan ez dut izen hori duen beste
>> tokirik aurkitu.
>> >
>> >
>> >
>> > Hemen IGNren mapan nola agertzen dan:
>> >
>> >
>> https://www.ign.es/iberpix2/visor/?&x=-273958.00&y=5338892.00&level=15&srid=3857&visible=MTN
>> >
>> > Kasu konkretua ez dakit, baina beste leku batzuetako izenek akatsak edo
>> izen osatu gabeak dirudite eta hau ere holako kasu bat izan leike,
>> adibidez, hor goiko mapa horretan: "Uribeko kiroldegiak" -> "Unbeko
>> kiroldegiak" izango da ba... edo "Igartuzelan" -> "Igartuzelai" izango da
>> ba...
>> >
>> >
>> >
>> > ________________
>> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to