Besarkada handia eta indarra leihoetatik bestaldera kabitzen diren bestekoak!
Halako leziorik gutxi aspaldian...ikasiko ote dugu zerbait hau dena bukatzean?! 
Bukatuko ote da baina...



aRKITETUa

JGS

> El 21 mar 2020, a las 11:11, Asier Sarasua <[email protected]> escribió:
> 
> laztan haundi bat eta animo, Elena!
> Ez euki dudarik dana ondo urtengo dala!
> a.
> 
> 
> Hau idatzi du Elena Laka ([email protected]) erabiltzaileak (2020 
> mar. 21, lr. (10:30)):
>> 
>> 
>> Nik itxialdia bi tokitan egiten dihardut, eta nahiko aspertuta nagoenez, 
>> kontatu egingo dizuet:
>> Asteazken goizerarte etxean, familiarekin, guztiok moduan.
>> Eta asteazken goizean Donostiako Ama-haur ospitalera etorri nintzen, eta 
>> ebakuntza egin zidaten, mastektomia&berregitea eskumako bularrean, hilaren 
>> 1ean iragarri zidatena.
>> Asteazken iluntzetik gelan sartuta nago, ordutik ordura indartsuago. Gaur 
>> goizetik gainera behar bezala garbituta, lentillak jantzita eta ezpainak 
>> margotuta. Urrats ezereza munduarentzat, ikaragarri garrantzitsua niretzat.
>> Ospitaleko zati hau oso lasai dago, larrialdiak eta onkologikoak ez diren 
>> jardunak eten dituzte, eta gaixo bakoitzeko lagun bat baino ez dute 
>> onartzen, beraz, lasai eta ixil. Miretsita naukate langile guztiek, %99 
>> emakumeak, garbitzaileak, laguntzaileak, erizainak, medikuak, gehienak 
>> gazteak, guztiak fundamentuzkoak eta atseginak, nolako normaltasunez, itxura 
>> batean behintzat, egiten duten lana. Mediku eta erizain gehienak, gelan 
>> sartzen direnean euren burua aurkezten dute, eta euskaraz ala gazteleraz 
>> hitz egin nahi dudan galdetzen.
>> Nire gauza hau ondo doa. Ez da beste milaka emakumeri aurretik 
>> gertatutakoaren oso desberdina. Lehen susto-jabetze-hausnartze prozesuaren 
>> ostean, lasai hartu dut, eta konfiantza ematen dit bat gehiago izateak, 
>> sendatuko naiz, bularrari izpiluan zuzen begiratzeko gai izango naiz, 
>> momentuz, goitik eta zeharka besterik ez dut egin. Etorriko da, ez dago 
>> presarik.
>> Ez da nire asmoa animoak jasotzea, ezta gaixotasunari kementsu aurre egiteko 
>> atxikimenduak jasotzea. Semearena gertatu zenetik (ei, mutila pri-me-ran 
>> dago) gorroto dut kantzerren inguruko heroikotasuna, borroka, kemena eta 
>> horiek kontzeptu guztiak, gaixotasuna ez du norberak gainditzen, lehen 
>> munduko osasun sistemak sendatzen dizu, hori da nik behintzat uste dudana.
>> Eta tira, ba horixe kontatu nahi nizuen, beste itxialdi mota bat. Ospitalean 
>> egunak luzeak dira, dena eginda daukazu, eta denetariko denbora ematen du.
>> Zaindu zaitezte denok eta eutsi, zerbait ona aterako da hau guztia bukatzen 
>> denean.
>> Mx
>> Elena
>> 
>> 
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
> 
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to