Joe Elena, benetan eredugarria lasaitasun zentzuzko hori, eskerrik asko! Gure amamari berrogei urte bete baino lehen kendu zioten bular bat; berrogeita hamar bete aurretik, bestea; eta azkenik laurogeitaka urteko hil zen, bularreko minbiziarekin inongo zerikusirik ez zuen beste gaixotasun baten erruz.
Besarkada eta mimo mordo bat, gora Euskadi! Hau idatzi du Ane Urkiola ([email protected]) erabiltzaileak (2020 mar. 22, ig. (00:50)): > Kaixo Elena, > > Indarra Eibartik! ❤ > Hunkigarrixa zure mezua. Ziur ondo juango dala.✨ > > Ederra erizainei eta langileen inguruan diñozuna. Ahizpa eta ama erizainak > dira eta oso une latzean daude. Espero daigun Madril eta Italia dauden > puntura ez ailegatzea. Mesedez. > > Segi daigun amesten. 💐 > Ezpainak gorri ta beti aurrera! > Zaindu. 😘 > > Ane > > > > > El sáb., 21 mar. 2020 19:43, Josu Ibargutxi <[email protected]> > escribió: > >> Ánimooooo...Elena!! >> Eutsi goiari!! >> Muxu bat >> Josu >> >> El sáb., 21 mar. 2020 10:30, Elena Laka <[email protected]> >> escribió: >> >>> >>> >>> Nik itxialdia bi tokitan egiten dihardut, eta nahiko aspertuta nagoenez, >>> kontatu egingo dizuet: >>> Asteazken goizerarte etxean, familiarekin, guztiok moduan. >>> Eta asteazken goizean Donostiako Ama-haur ospitalera etorri nintzen, eta >>> ebakuntza egin zidaten, mastektomia&berregitea eskumako bularrean, hilaren >>> 1ean iragarri zidatena. >>> Asteazken iluntzetik gelan sartuta nago, ordutik ordura indartsuago. >>> Gaur goizetik gainera behar bezala garbituta, lentillak jantzita eta >>> ezpainak margotuta. Urrats ezereza munduarentzat, ikaragarri garrantzitsua >>> niretzat. >>> Ospitaleko zati hau oso lasai dago, larrialdiak eta onkologikoak ez >>> diren jardunak eten dituzte, eta gaixo bakoitzeko lagun bat baino ez dute >>> onartzen, beraz, lasai eta ixil. Miretsita naukate langile guztiek, %99 >>> emakumeak, garbitzaileak, laguntzaileak, erizainak, medikuak, gehienak >>> gazteak, guztiak fundamentuzkoak eta atseginak, nolako normaltasunez, >>> itxura batean behintzat, egiten duten lana. Mediku eta erizain gehienak, >>> gelan sartzen direnean euren burua aurkezten dute, eta euskaraz ala >>> gazteleraz hitz egin nahi dudan galdetzen. >>> Nire gauza hau ondo doa. Ez da beste milaka emakumeri aurretik >>> gertatutakoaren oso desberdina. Lehen susto-jabetze-hausnartze prozesuaren >>> ostean, lasai hartu dut, eta konfiantza ematen dit bat gehiago izateak, >>> sendatuko naiz, bularrari izpiluan zuzen begiratzeko gai izango naiz, >>> momentuz, goitik eta zeharka besterik ez dut egin. Etorriko da, ez dago >>> presarik. >>> Ez da nire asmoa animoak jasotzea, ezta gaixotasunari kementsu aurre >>> egiteko atxikimenduak jasotzea. Semearena gertatu zenetik (ei, mutila >>> pri-me-ran dago) gorroto dut kantzerren inguruko heroikotasuna, borroka, >>> kemena eta horiek kontzeptu guztiak, gaixotasuna ez du norberak gainditzen, >>> lehen munduko osasun sistemak sendatzen dizu, hori da nik behintzat uste >>> dudana. >>> Eta tira, ba horixe kontatu nahi nizuen, beste itxialdi mota bat. >>> Ospitalean egunak luzeak dira, dena eginda daukazu, eta denetariko denbora >>> ematen du. >>> Zaindu zaitezte denok eta eutsi, zerbait ona aterako da hau guztia >>> bukatzen denean. >>> Mx >>> Elena >>> >>> >>> ________________ >>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >>> >> >> ________________ >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >> > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
