Bai, Imanol. Argi dago ez dirala lehentasun bizirauteko. Baina asko
alaitzen gaituzte. Bizitza soso honetan saltsa pixkat biou!

Izan ere, norbaitek pentsatzen al dau gure osasun mentalean? Uste dot
kultura eta ospakizun barik asko galtzen dogula gizaki eta gizarte moduan.
Bizitza minimalista, austeroa, introspekzioa, mendia... Guay.
Baina nik ya erabaki dot Arantzazuko bizitza hau ez dotela maite. 😂😂
Bizitza sozial barik eta kultura barik ez da hain erreza danontzat aurrera
egitia, egixa esan. Neri zaila egiten jata zuzeneko musika, antzerki,
rodaje, elkarrizketa sakon, jai, itsaso, taberna edota zine areto batetik
urrun bizitzia. Farandula aurrera! (Terapia de grupo mode on). 😜

Gero badaude oso pertsona kirolariak, nire ahizpa esaterako, korrika
egitearekin zoriontsu dana edota beste barik etxean egotea atsegin duena...
Baina kaletarrontzako hau gogorra ari da izaten... Ez, ala? Relatibizatzen
saiatu geinke eta beste testuinguru latz asko izan dira historian zehar
bai. Baina ni neu ya kokoteraino nau egoera honetaz. Onartzia be zilegi
dala uste dot.

Arraten Sanjuan ofizialak eittiana, lagatzen badoskue primeran.
Baina sanjuanetan be zeoze ein biou!
Izan online, balkoietan edo dana dalakua. Zeozer pentsau bihar da.
Gora bihotzak, gora kultura ta gora San Juan!  😂😂😂😂 (Hainbeste ordu
etxian ez da ona).

Zapatu on. 🦋

Ane






El sáb., 9 may. 2020 12:29, IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez <
eibartarrak@postaria.com> escribió:

> Argi dago jaiak orain ez direla lehentasuna, eta erabaki guztiak
> izurritearen eboluzioaren arabera hartu behar direla. Baina aukera bat
> litzateke, nire ustez behintzat, sanjuanak bertan behera utzi eta Sanjuanak
> eta Arrateak irailean batera ospatu herrigunean. Sanjuarrateak edo halako
> zerbait.
>
>
> En sábado, 9 de mayo de 2020 11:07:51 CEST, Ane Urkiola <
> aneurki...@gmail.com> escribió:
>
>
> Eskerrik asko, Josu. Ondo. Ze erremedixo... Uf.
>
> Hori da etxian komentatzen genduana aspalditik. Baina PatxiFord oso
> positibo ikusten neban gaixakin eta batzuek diñue ekintzaren bat eingo
> dala. Baina zelan kontrolau errespetauko dala protokolua? Uf, oso zaila da.
> Tabernen kontuak pista batzuk emongo doskuez...
>
> Balkoietatik kantau bihakou eta su txiki bat mendixetan... Dinamika
> onlineak? Maite Goñi aurkezle?
>
> Hondartzara juaten lagatziakin udsn konformatzen naiz. Aumen etxera
> eskapada Ondarrura!
>
> Irailian Arratietarako hobetu bada gauzia, guneka antolatu geinkez herriko
> jaixak:
> Orben-> SanJuanak
> Gurutzian-> EuskalJaixa
> TiroPitxoian->Amañako Jaixak
> Zelaixan->Arratiak
>
>
> Harrikadak alde batera lagata, ia zelan doian dana. Carpe diem. :)
>
> Animo!
>
> Asteburu on!
>
> Ane
>
> El sáb., 9 may. 2020 10:55, Josu Mendicute <josumendic...@gmail.com>
> escribió:
>
> Oraingoz hartutako erabaki bakarra bertan behera uztea izan da. Atzo
> Jaurlaritzak eta Eudelek gaia landu zuten eta ikusiko dugu Osasun
> Sailarekin kontrastatuta zein irizpide planteatzen dizkiguten.
> josu
>
>
>
>
>
> Enviado desde mi iPhone
>
> > El 9 may 2020, a las 10:34, Ane Urkiola <aneurki...@gmail.com> escribió:
> >
> > 
> > Egun on,
> >
> > Gorka ta Josuri,
> >
> > Zelan aurreikusten dozuez SanJuanak? Balkoietan ospatu biharko doguz?
> Mendian hamarnaka?
> > Ideiarik?
> >
> >
> > Eskerrik asko,
> >
> > Ane
> >
> > ________________
> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to