Lurrak merke bai, errezoi; baña lurrak landu, landatu eta urtero-urtero 
zaintzia eta garbitzia ez. Dirua eta lana, ardura: Udalek eta administraziñuak 
ez dabe dakezenez gain besterik nahi.



aRKITETUa

JGS

> El 26 ago 2020, a las 17:56, Oier Gorosabel Larrañaga <[email protected]> 
> escribió:
> 
> Nere lagun basarrittar batek (unibertsidadeko irakaslia, eta doktoria) 
> emondako erantzuna, txosten aurrian: "soluziñua erreza da: mendixak erostia, 
> eta norberak nahi daben baso klasia sartzia; lurrak merke-merke dagoz".
> 
> O.
> 
>> El 26/08/2020 a las 12:06, Asier Sarasua escribió:
>> kaixo danori,
>> 
>> maiatzian jardun genduan honetaz.
>> 
>> Harrezkero, uztailan, EHUko eta Aranzadiko aditu-talde batek txosten
>> tekniko zehatza egin dau, Jaurlaritzak eskatuta.
>> Ondorixua, 2018an Espainiako aditu taldiak zehaztutako berbera:
>> eukaliptua inbaditzailia da eta ondorixo larrixak sortuko dittu gure
>> mendi-lurretan.
>> 
>> https://www.berria.eus/albisteak/185029/eukaliptoaren-landatzeak-ondorio-larriak-sor-ditzake-ingurumenean.htm
>> 
>> a.
>> 
>> ....
>> 
>> Euskal Herriko Unibertsitateko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak
>> elkarlanean aritu dira, eta, ikerketa txostenak adierazi duenez,
>> ondorio nagusia da eukaliptoaren landatzeak ondorio larriak sor
>> ditzakeela ingurumenean.
>> 
>> Zuhaitz mota honen eraginak zeintzuk izan daitezkeen ikertzeko,
>> ehundik gora lan zientifiko aztertu dituzte. Izan ere, eukaliptoa
>> Australiakoa eta Asiako hego-ekialdekoa da jatorriz, baina Euskal
>> Herrian zabalduta dago: Bizkaiko kostan du presentzia handien, baina
>> Arabara eta Gipuzkoara ere iritsi da.
>> 
>> Argitaratutako txostenaren arabera, zuhaitzaren errentagarritasuna
>> dela eta, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eukaliptoek hartutako eremua lau
>> aldiz handitu da azken hiru hamarkadetan, eta, gaur egun, dagoeneko
>> %2,6ko azalera hartzen du espezieak.
>> 
>> Ikerketak dioenez, eukaliptoaren zura argiagoa da, eta ingurumen
>> eragin negatiboa sistematizatzen du. Gainera, eukaliptoaren orbelaren
>> eraginez, landaketen lurzoruek iragazgaitzagoak izateko joera dute,
>> eta horrek ere beste landare espezie batzuen hazkundea geldiarazten
>> du. Gainera, lurzoruaren, lurreko onddoen, likenen, landareen, eta
>> anfibioen eta hegaztien dibertsitatea gutxitu egin da.
>> 
>> Azterketaren arabera, eraginak ez dira horren begi-bistakoak ugaztunen
>> artean, baina eragin negatiboa nabarmen ageri dira ibaietan
>> aztertutako aldagai gehienetan, eukaliptoaren orbelak ekarritako
>> mantenugaien pobrezia dela eta. Bestalde, basoetako suteei eta berotze
>> globalari dagokienez, bietan faktore biofisikoek eta sozioekonomikoek
>> eragiten duten arren, uste da eukalipto landaketek ez dutela arriskua
>> murrizten, baizik eta beste baso espezie batzuen aldean arriskua
>> areagotzen dutela.
>> 
>> Ikerketak ez ditu aztertzen espezie honen baso ustiapenak dituen
>> ondorio ekonomiko edo sozialak, baina ohartarazi du eukaliptoen
>> hedapenak ondorio larriak eragin ditzakeela, eta arriskuan dauden
>> espezieen euskal katalogoan sartutako espezie gehiago arriskuan jar
>> ditzakeela.
>> 
>> Lana baso kudeaketaren arloan eskumena duten erakunde publikoen eskura
>> jarri dute, baita helburu komertzialetarako zuhaitz espezieak
>> landatzeaz eta merkaturatzeaz arduratzen diren erakunde pribatuen
>> eskura ere.
>> 
>> 
>> 
>> Hau idatzi du Asier Sarasua ([email protected]) erabiltzaileak (2020
>> mai. 25, al. (17:23)):
>>> Naturkon elkartiak bideo hau argitaratu dau aste honetan bertan:
>>> https://www.youtube.com/watch?v=po3kDZ4PDhc
>>> 
>>> 2018an, Espainiako Gobernuak (Ingurumen Ministerixuak!) galdera zehatz
>>> bat egin zetsen dozenaka adituri: eukaliptusa inbaditzailia da?
>>> Adituen erantzuna be zehatza: bai, inbaditzailea da eta debekatu egin
>>> beharko litzateke.
>>> Ingurumen Ministerixuan erantzuna be garbixa: hor konpon!, ez da
>>> ardura kaltegarrixa izatia, interes ekonomikua dakalako (sic).
>>> 
>>> https://praza.gal/movementos-sociais/o-comite-cientifico-do-ministerio-resolve-que-o-eucalipto-e-unha-especie-invasora-e-recomenda-a-sua-erradicacion
>>> https://www.lavozdegalicia.es/noticia/santiago/teo/2018/04/05/teo-guerra-contra-eucalipto/0003_201804G5P34998.htm
>>> https://www.cronicanorte.es/ministerio-medio-ambiente-rechaza-clasificar-eucalipto-especie-invasora/124855
>>> https://www.eldiario.es/galicia/Comite-Cientifico-Ministerio-recomienda-erradicacion_0_757674369.html
>>> 
>>> "las especies E. camaldulensis y E. globulus son consideradas
>>> invasoras a nivel mundial, concretamente en Europa y América" y añade
>>> que "en nuestro territorio se ha constatado desde comienzos del siglo
>>> XXI que tanto E. camaldulensis como E. globulus presentan un
>>> comportamiento invasor manifiesto y que son especies muy peligrosas
>>> para los ecosistemas forestales naturales y semi-naturales, aunque su
>>> dispersión sea local". "En resumen, todas las especies exóticas del
>>> género Eucalyptus alteran la biodiversidad en medio transformado. Por
>>> todo ello, se considera que todas, tanto cultivadas como naturalizadas
>>> en nuestro país, son especies transformadoras del medio por los
>>> impactos causados en la composición y diversidad de las especies
>>> nativas"
>>> 
>>> Etorkizun baltza, gure baso, baila eta faunarena.
>>> Lau bozka eta hiru xemeikoren truke.
>>> 
>>> 10-15 urte barru damutu egingo gara, baina berandu izango da.
>>> Tira, honezkero berandu da.
>>> 
>>> a.
>>> 
>>> Hau idatzi du Luistxo Fernandez ([email protected])
>>> erabiltzaileak (2020 mai. 25, al. (14:01)):
>>>> Eukolipto basoak Eibarren. Iritsi dira.
>>>> 
>>>> Sagar-Errekatik, Soraluze eta Eibar artean. 
>>>> https://plaentxia.eus/soraluze/1590220637931-eukaliptoa-geldiarazteko-sinadura-bilketa-abiatu-dute
>>>> 
>>>> Eibartik Debarako bidea ikusita autopistatik, Deba bailara osoaren 
>>>> etorkizun gertukoa hori ez ote den susmoa...
>>>> 
>>>> --
>>>> Luistxo Fernandez - [email protected]
>>>> 
>>>> CodeSyntax (+34) 943 821 780
>>>> 675 706 553
>>>> http://www.codesyntax.com
>>>> Azitain Pol. 3-K
>>>> Eibar E-20600
>>>> 
>>>> ________________
>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>> 
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
> 
> 
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to