Txikillanak:
> > Nere lagun basarrittar batek (unibertsidadeko irakaslia, eta doktoria) 
> > emondako erantzuna, txosten aurrian: "soluziƱua erreza da: mendixak 
> > erostia, eta norberak nahi daben baso klasia sartzia; lurrak merke-merke 
> > dagoz".
> >

Ez, norberak ezin dau nahi dabena landatu.
Esate baterako, nik ezin dittut landatu 10 Ha marihuana. Edo ezin dot
opio-bedarrik landatu.
Hainbat arrazoigaittik, eta legedixiak debekatu eitten dabelako.

Bardin Baccharisa edo panpako ixipua.
https://es.wikipedia.org/wiki/Baccharis_halimifolia
https://eu.wikipedia.org/wiki/Panpa-lezka

Debekatuta dagoz.

Edo ezin dot Ameriketatik mapatxe edo koipu kuadrilla bat ekarri eta
Eibarko basuetan askatu, sinpatikuak diralako.
Ez. Debekatuta dago, normala dan moduan.

Espazie exotiko inbaditzailiak dira, gure ekosistemetarako oso
kaltegarrixak dira, eta debekatuta dagoz.
https://es.wikipedia.org/wiki/Anexo:Cat%C3%A1logo_Espa%C3%B1ol_de_Especies_Ex%C3%B3ticas_Invasoras

Ba, aditu guztien arabera, eukaliptua debekatu egin biharko litzateke,
eukalipto-landaketen ondorixuak izugarri kaltegarrixak diralako. Eta
ondorixo larrixak, gainera, gure seme-alaben eta euren seme-alaben
belaunaldixetara zabalduko diralako. Etorkizun baltza gure
ondorenguentzat, betirako, gaur egungo lobi txiki eta sinpatixa
politikuengaittik.

Halaxe eskatu dabe dozenaka eta dozenaka adituk, eukaliptua
debekatzia, baina erakundien erantzuna da "etekin ekonomikua dakala".
Tira, ba, etekin ekonomikua bada ikuspegi nagusixa, ados, landatu
deigun marihuania edo opio-bedarra, eukaliptuak baino
errentagarrixaguak izango dira eta.

a.


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to