hementxe "Caleco biarguiñac",
estekia sartzia ahaztu!

https://eibar.org/blogak/sarasua/136

a.



Hau idatzi du Asier Sarasua ([email protected]) erabiltzaileak (2020 ira.
25, or. (09:18)):

> kaixo danori,
>
> aurkikuntza politta eta interesgarrixa!
>
> Halan da be, Twitterren aittatu neban moduan, nik neuk zalantzak dakaraz.
> Ez, biharbada, paper hori orijinala ete dan, baina gatxa iristen jata
> Akilinok idatzittakua izatia. Beste batek (ez eibartarra) Akilinon berbak
> jaso eta transkribitzia, laburtzia edo moldatzia? Balitteke.
>
> Aurretik esan bihar dot ez dotela nahikua ondo ezagutzen 1900 inguruko
> testuinguru linguistikua eta panfletistikua, baina behin hori esanda,
> hementxe neri zalantzak sortzen destezen ezaugarrixak.
>
> * "Defendatu" eta "bainan" nafar-lapurterako aldaerak dira (nagusiki).
> Eibarren eta 1900 inguruan... ez da ezinezkua, baina bai oso-oso zaila.
> * "Mejoramentu" moduko forma bat, erderaz be forzatua da, baina euskeraz
> ziharo, bestiak beste, erderatik hartuta balego, "mejoramiento" erabiliko
> leukialako. Zer dala eta "mejoramEntu" hori?
> * Testua Z-z beteta dago (dozuez, entuziastiari, bezte, ezaten...), sasoi
> horretako idazle alfababetatuen artian S-dun formak nagusitzen diran
> bittartian. Erderazko berba batzuk be "zuzenduta" dagoz eta Z sartuta ("ez
> decir").
> * K guztiak K dira. Zuzen-zuzen ipinitta. Baitta erderazko berbeta be:
> "okupatzen"? eta ez "ocupatzen"?
> * Ez dago Ñ bakar bat bez. Begiratu Mogel, begiratu Toribio.
> * Mugatzailiak sortzen dittuan eraldaketa batzuk ez dira agertzen:
> sozialista, tribuna, diferentea...
> * Erderazko pasartiak ez dira naturalak (hori ya nere uste subjetibua),
> sarreratik bertatik hasitta. Eta testu osua ixa erdera hutsian da. Gauza
> bat da Eibarko sozialistak ospe txarra eukitzia eskumako fededun eta
> abadien artian eta euskalgaiztotzat hartzia gure herriko euskeria eta beste
> bat da 30 berbako pasarte batian 20 berba erderazkuak izatia.
> * Izenburua ez zeban idatzi hizlarixak. Hori segurutzat joko neuke.
> "Aurkezpen sozialista-Eibarren". Hori ez leuke idatziko Eibarren hitzaldixa
> emon bihar daben sozialista batek. Kanpoko lekuko batek idatzittako berbak
> dira (eskuz idatzitta dago).
>
> Alderaketak eta ereduak ez dira asko eta ez dira errezak. Baina hartu
> Toribion euskerazko testuak. Hartu sasoi bereko Iturriozenak.
> Edo, errezena: hartu 1902ko "Caleco biarguiñac" testua. Ez daka
> zerikusirik. "Calecon" ez dago Z-rik eta dana da S, ez dago K-rik eta dana
> da C;  "defendidu" agertzen da eta ez "defendatu", ez dago erderazko
> joskerarik, eta abar.
>
> "Caleco" zeinek idatzi zeban be ez dakigu, hori be egixa da. Akilino izan
> leikiala emoten dau; edo ingurukoren bat, behintzat. Pare bat esku egon
> leikiazela be beittantzen jata neri (euskera aldetik parrafuen artian alde
> dexente dago).
> Baina edozein izanda be, makaleko aldia dago batetik bestera.
>
> Eta, hau guztiau esanda, ez dot guztiz ezinezko ikusten 1900 inguruko
> hizlari entusiasta batek, oradore forasteruak etorri ziran egunian, eta
> euskeraz alfabetatu bakua izanda, goiko lerruak idaztia.
> Bainan.
>
> a.
>
>
>
>
>
> Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2020 ira.
> 24, og. (09:06)):
>
>>
>> Andoaingo lagun batek, bere aitaren paper zaharren artean, Eibarren
>> Iglesias eta Sorianok emandako mitinari Akilino Amuategi "Txikillanak"
>> egindako aurkezpenaren papertxoa aurkitu du.
>>
>> "AURKEZPEN SOZIALISTA-EIBARREN"
>> EN PRIMER LUGAR SALUDO CARINOZCUA
>> EIBARKO HERRI ENTUZIASTIARI.
>> EMEN DOZUEZ IGLESIAS ETA SORIANO,
>> ORADORE FORASTERUAK, TRIBUNA OKU-
>> PATZEN DABENAK MOMENTU ONETAN.
>> EMEN MITINAK EZ DAU IZANGO BEZTE
>> OBJETURIK, INTERES MORALAK DEFEN-
>> DANTZEKO ETA OBRERUEN MEJORAMENTU-
>> RAKO.
>> ABADIAK EZATEN DABE AMAOS LOS
>> UNOS A LOS OTROS, BAINAN PRAKTIKIA
>> DIFERENTEA DA TEORIXATIK.
>> ES DECIR, PROBIA ENGANATZEN DABE
>> IGNOMINIOSAMENTE.
>>
>> HE DICHO
>>
>> "CHIKILLANA" AMUATEGUI
>>
>> Hemen papertxoaren irudia:
>> https://twitter.com/oaraolaza/status/1309024674060414981
>>
>>
>>
>> --
>>
>> ____________________________________________
>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to