Joe Asier, zelako azterketa interesgarria egin diozun testuari! Eskerrik
asko!
Orriaren irudia bidali zidan lagunari xehetasun batzuk eskatu nizkion atzo,
eta telefonoz deitu zidan, baina egun zeharo aldrebesa izan nuen
(arratsaldean Coliseo antzokian egin zen Alejandro Telleriaren inguruko
ekitaldira ere ez nintzen iritsi, pena handiz) eta ezin izan nuen berarekin
hitz egin. Gaur saiatuko naiz eta kontatuko dizuet.
oier.


On Fri, Sep 25, 2020 at 9:24 AM Asier Sarasua <[email protected]> wrote:

> hementxe "Caleco biarguiñac",
> estekia sartzia ahaztu!
>
> https://eibar.org/blogak/sarasua/136
>
> a.
>
>
>
> Hau idatzi du Asier Sarasua ([email protected]) erabiltzaileak (2020
> ira. 25, or. (09:18)):
>
>> kaixo danori,
>>
>> aurkikuntza politta eta interesgarrixa!
>>
>> Halan da be, Twitterren aittatu neban moduan, nik neuk zalantzak dakaraz.
>> Ez, biharbada, paper hori orijinala ete dan, baina gatxa iristen jata
>> Akilinok idatzittakua izatia. Beste batek (ez eibartarra) Akilinon berbak
>> jaso eta transkribitzia, laburtzia edo moldatzia? Balitteke.
>>
>> Aurretik esan bihar dot ez dotela nahikua ondo ezagutzen 1900 inguruko
>> testuinguru linguistikua eta panfletistikua, baina behin hori esanda,
>> hementxe neri zalantzak sortzen destezen ezaugarrixak.
>>
>> * "Defendatu" eta "bainan" nafar-lapurterako aldaerak dira (nagusiki).
>> Eibarren eta 1900 inguruan... ez da ezinezkua, baina bai oso-oso zaila.
>> * "Mejoramentu" moduko forma bat, erderaz be forzatua da, baina euskeraz
>> ziharo, bestiak beste, erderatik hartuta balego, "mejoramiento" erabiliko
>> leukialako. Zer dala eta "mejoramEntu" hori?
>> * Testua Z-z beteta dago (dozuez, entuziastiari, bezte, ezaten...), sasoi
>> horretako idazle alfababetatuen artian S-dun formak nagusitzen diran
>> bittartian. Erderazko berba batzuk be "zuzenduta" dagoz eta Z sartuta ("ez
>> decir").
>> * K guztiak K dira. Zuzen-zuzen ipinitta. Baitta erderazko berbeta be:
>> "okupatzen"? eta ez "ocupatzen"?
>> * Ez dago Ñ bakar bat bez. Begiratu Mogel, begiratu Toribio.
>> * Mugatzailiak sortzen dittuan eraldaketa batzuk ez dira agertzen:
>> sozialista, tribuna, diferentea...
>> * Erderazko pasartiak ez dira naturalak (hori ya nere uste subjetibua),
>> sarreratik bertatik hasitta. Eta testu osua ixa erdera hutsian da. Gauza
>> bat da Eibarko sozialistak ospe txarra eukitzia eskumako fededun eta
>> abadien artian eta euskalgaiztotzat hartzia gure herriko euskeria eta beste
>> bat da 30 berbako pasarte batian 20 berba erderazkuak izatia.
>> * Izenburua ez zeban idatzi hizlarixak. Hori segurutzat joko neuke.
>> "Aurkezpen sozialista-Eibarren". Hori ez leuke idatziko Eibarren hitzaldixa
>> emon bihar daben sozialista batek. Kanpoko lekuko batek idatzittako berbak
>> dira (eskuz idatzitta dago).
>>
>> Alderaketak eta ereduak ez dira asko eta ez dira errezak. Baina hartu
>> Toribion euskerazko testuak. Hartu sasoi bereko Iturriozenak.
>> Edo, errezena: hartu 1902ko "Caleco biarguiñac" testua. Ez daka
>> zerikusirik. "Calecon" ez dago Z-rik eta dana da S, ez dago K-rik eta dana
>> da C;  "defendidu" agertzen da eta ez "defendatu", ez dago erderazko
>> joskerarik, eta abar.
>>
>> "Caleco" zeinek idatzi zeban be ez dakigu, hori be egixa da. Akilino izan
>> leikiala emoten dau; edo ingurukoren bat, behintzat. Pare bat esku egon
>> leikiazela be beittantzen jata neri (euskera aldetik parrafuen artian alde
>> dexente dago).
>> Baina edozein izanda be, makaleko aldia dago batetik bestera.
>>
>> Eta, hau guztiau esanda, ez dot guztiz ezinezko ikusten 1900 inguruko
>> hizlari entusiasta batek, oradore forasteruak etorri ziran egunian, eta
>> euskeraz alfabetatu bakua izanda, goiko lerruak idaztia.
>> Bainan.
>>
>> a.
>>
>>
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2020 ira.
>> 24, og. (09:06)):
>>
>>>
>>> Andoaingo lagun batek, bere aitaren paper zaharren artean, Eibarren
>>> Iglesias eta Sorianok emandako mitinari Akilino Amuategi "Txikillanak"
>>> egindako aurkezpenaren papertxoa aurkitu du.
>>>
>>> "AURKEZPEN SOZIALISTA-EIBARREN"
>>> EN PRIMER LUGAR SALUDO CARINOZCUA
>>> EIBARKO HERRI ENTUZIASTIARI.
>>> EMEN DOZUEZ IGLESIAS ETA SORIANO,
>>> ORADORE FORASTERUAK, TRIBUNA OKU-
>>> PATZEN DABENAK MOMENTU ONETAN.
>>> EMEN MITINAK EZ DAU IZANGO BEZTE
>>> OBJETURIK, INTERES MORALAK DEFEN-
>>> DANTZEKO ETA OBRERUEN MEJORAMENTU-
>>> RAKO.
>>> ABADIAK EZATEN DABE AMAOS LOS
>>> UNOS A LOS OTROS, BAINAN PRAKTIKIA
>>> DIFERENTEA DA TEORIXATIK.
>>> ES DECIR, PROBIA ENGANATZEN DABE
>>> IGNOMINIOSAMENTE.
>>>
>>> HE DICHO
>>>
>>> "CHIKILLANA" AMUATEGUI
>>>
>>> Hemen papertxoaren irudia:
>>> https://twitter.com/oaraolaza/status/1309024674060414981
>>>
>>>
>>>
>>> --
>>>
>>> ____________________________________________
>>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>
>>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>


-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to