Aupa,

Atzo gure amaren sukalde-errezeta batzuk blogian ipintzen niharduala https://eibar.org/blogak/orakulua/sukaldeko-errezetak Goi Argiri buruzko informaziñua biltzen hasi nintzan, wikipediako artikulu hau egitteko:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Goi_Argi

Eta konturatu nintzan ez detsagula behar dan beste garrantzi emoten soziedade honi. Igual gure ama eta amama gehixenak bazkide izan diralako, eta etxeko kontua dalako, bere aintzindari izaeriakin ez gara jabetzen.

Bueno, ba horixe. Eta bide batez, ea bateronbatek aukeria dakan Goi Argin sartzeko, eta barruan dagozen andra batzuen argazkiren bat hartzeko, karta-jokuan edo. Politta izango litzake, artikulua ilustratzeko eta.

O.



________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to