Ostra, Asier! Idearik be ez nekan! Eta Loidin bizi naiz :-) Idatzi blogian, mesedez. Eta zurekin bat nator, politta litzake izena berreskuratzia, Txomoko parkerako, adibidez, plaka eta guzti
leire, Loidikua Hau idatzi du Asier Sarasua ([email protected]) erabiltzaileak (2020 urr. 3, lr. (12:15)): > Oierren mezuan harira, LOIDI toponimuan inguruan ohartxo bat. > > Izan be, gaur egungo eibartarrontzat ixa ezezaguna da LOIDI toponimua; > kalian galdetuko bagendu, inork ez leuke LOIDI mapa batian kokatuko. > Baina sasoi batian garrantzi haundiko toponimua zan LOIDI Eibarren. > Garrantzitsua eta eremu zabalekua. Bolingua eta Txonta arteko inguru > guztia zan LOIDI, Arane eta Txomoneko etxien osteko ingurua. > Neurri batian Bidebarrixetatik gorako mendi-lur guztiak. Eta Loidi > inguruan zeuazen Loidiburu, Loidi errekia, Loidiko errotia, Loidiko > itturrixa (Urtzaile kalian ezagutu doguna? haren itturriburua?)... > > Seguru asko, gaur egun Txomo ingurua dagon lekuan LOIDI izeneko > basarriren bat egongo zan auskalo-noiz. Nik dakidala ez dago basarri > horren lekukotasunik, baina 1736ko dokumentu batian "Loidi Etxebarri" > basarrixa aittatzen da pixkat goratxuago, Bolingua gainian; beste > dokumenturen batian "Loidigoiti" izenakin be agertzen da hori > basarrixori berori. 'Etxebarri' zein 'Goiti' espezifikatzailiak garbi > diñoskue lehenago beste LOIDI basarri bat egon bihar zala, pixkat > beherago, Urtzaile inguruan. > > Toponimo garrantzitsua, hartara, antxiña-antxiñatik eta hainbat > mendez. Zelan desagertu zan, ba, orduan? > Kulpia kataluñatik etorrittako Joseph izeneko gizon batek euki zeban. > > Esan doten moduan, XVIII. gizaldiko lekukotasunetan Loidi Etxebarri > eta Loidigoiti izenekin agertzen da Loidiko basarrixa, baina 1741. > urteko zentsuan aittatzen danez, Loidi Etxebarriko jauna Joseph "el > catalán" zan, eta hara nun, XIX. gizaldittik aurrera, Loidi toponimua > desagertu eta KATALANGUA bihurtuko dan, bai idatziz eta baitta gaur > egun ahoz be. Basarrixan izena ez ezik, toponimua be ordezkatu dau eta > gaur egungo basarrittar nausixentzat hori inguru guztiori KATALANGUA > da, eta ez LOIDI. > > 1970 inguruan bota zeben KATALANGUA basarrixa, autopistia eitteko > (Iparragirre, Urkiguena, Tutulukua eta Kaskarrainekin batera). > Katalanguan jaixotako Eloisa Narbaiza izan genduan lekuko Eibarko mapa > toponimikua osatzeko orduan; lekuko garrantzitsuenetako bat. > > Eibarko udalian kale-izenak berraztertzeko asmua dagonez, biharbada > txarra ez LOIDI berreskuratzia hor inguruko kale, pasabide edo > parkeren batendako. > > a. > > > Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga ([email protected]) > erabiltzaileak (2020 urr. 2, or. (22:57)): > > > > Bestalde, ez dakitt jakin dozuen Bidebarrieta-Urkuzu aldian agertu dan > > antepara edo errota-kanalana. Javi Martin Lapeyra arkitektua dabil > > gaiñian, baiña ez dau lortzen agintarixen partetik arreta haundirik. > > https://javitxooo.blogspot.com/2011/08/andanzas-con-txomin.html > > Deigarrixa egin jata Mertxe Urteagaren jarreria, kontuan hartuta bera > > arkeologia industrialian aditua dala (Arditurriko meatzeak, etabar), eta > > bere gizona Txomin Ugalde eibartar espeleologua dala (aspaldittik Irunen > > bizi dana). > > > > O. > > > > > > > > ________________ > > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] > > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
