Ai, kargau jataz! Edarto!
Eskerrik asko!
leire

Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi ([email protected]) erabiltzaileak
(2020 urr. 4, ig. (15:00)):

> Ze ondo! Milla esker!
> Gauzatxo bat, erretratuak ez dira ikusten!
> leire
>
> Hau idatzi du Asier Sarasua ([email protected]) erabiltzaileak (2020
> urr. 4, ig. (13:19)):
>
>> Leirek:
>> >
>> > Ostra, Asier! Idearik be ez nekan! Eta Loidin bizi naiz :-)
>> > Idatzi blogian, mesedez. Eta zurekin bat nator, politta litzake izena
>> berreskuratzia, Txomoko parkerako, adibidez, plaka eta guzti
>> >
>> > leire, Loidikua
>>
>> Hortxe ba! ;)
>>
>> https://eibar.org/blogak/sarasua/loidi-katalangua-toponimia-ordezkatzea-eibar
>>
>> a.
>>
>>
>> >
>> > Hau idatzi du Asier Sarasua ([email protected]) erabiltzaileak (2020
>> urr. 3, lr. (12:15)):
>> >>
>> >> Oierren mezuan harira, LOIDI toponimuan inguruan ohartxo bat.
>> >>
>> >> Izan be, gaur egungo eibartarrontzat ixa ezezaguna da LOIDI toponimua;
>> >> kalian galdetuko bagendu, inork ez leuke LOIDI mapa batian kokatuko.
>> >> Baina sasoi batian garrantzi haundiko toponimua zan LOIDI Eibarren.
>> >> Garrantzitsua eta eremu zabalekua. Bolingua eta Txonta arteko inguru
>> >> guztia zan LOIDI, Arane eta Txomoneko etxien osteko ingurua.
>> >> Neurri batian Bidebarrixetatik gorako mendi-lur guztiak. Eta Loidi
>> >> inguruan zeuazen Loidiburu, Loidi errekia, Loidiko errotia, Loidiko
>> >> itturrixa (Urtzaile kalian ezagutu doguna? haren itturriburua?)...
>> >>
>> >> Seguru asko, gaur egun Txomo ingurua dagon lekuan LOIDI izeneko
>> >> basarriren bat egongo zan auskalo-noiz. Nik dakidala ez dago basarri
>> >> horren lekukotasunik, baina 1736ko dokumentu batian "Loidi Etxebarri"
>> >> basarrixa aittatzen da pixkat goratxuago, Bolingua gainian; beste
>> >> dokumenturen batian "Loidigoiti" izenakin be agertzen da hori
>> >> basarrixori berori. 'Etxebarri' zein 'Goiti' espezifikatzailiak garbi
>> >> diñoskue lehenago beste LOIDI basarri bat egon bihar zala, pixkat
>> >> beherago, Urtzaile inguruan.
>> >>
>> >> Toponimo garrantzitsua, hartara, antxiña-antxiñatik eta hainbat
>> >> mendez. Zelan desagertu zan, ba, orduan?
>> >> Kulpia kataluñatik etorrittako Joseph izeneko gizon batek euki zeban.
>> >>
>> >> Esan doten moduan, XVIII. gizaldiko lekukotasunetan Loidi Etxebarri
>> >> eta Loidigoiti izenekin agertzen da Loidiko basarrixa, baina 1741.
>> >> urteko zentsuan aittatzen danez, Loidi Etxebarriko jauna Joseph "el
>> >> catalán" zan, eta hara nun, XIX. gizaldittik aurrera, Loidi toponimua
>> >> desagertu eta KATALANGUA bihurtuko dan, bai idatziz eta baitta gaur
>> >> egun ahoz be. Basarrixan izena ez ezik, toponimua be ordezkatu dau eta
>> >> gaur egungo basarrittar nausixentzat hori inguru guztiori KATALANGUA
>> >> da, eta ez LOIDI.
>> >>
>> >> 1970 inguruan bota zeben KATALANGUA basarrixa, autopistia eitteko
>> >> (Iparragirre, Urkiguena, Tutulukua eta Kaskarrainekin batera).
>> >> Katalanguan jaixotako Eloisa Narbaiza izan genduan lekuko Eibarko mapa
>> >> toponimikua osatzeko orduan; lekuko garrantzitsuenetako bat.
>> >>
>> >> Eibarko udalian kale-izenak berraztertzeko asmua dagonez, biharbada
>> >> txarra ez LOIDI berreskuratzia hor inguruko kale, pasabide edo
>> >> parkeren batendako.
>> >>
>> >> a.
>> >>
>> >>
>> >> Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga ([email protected])
>> >> erabiltzaileak (2020 urr. 2, or. (22:57)):
>> >> >
>> >> > Bestalde, ez dakitt jakin dozuen Bidebarrieta-Urkuzu aldian agertu
>> dan
>> >> > antepara edo errota-kanalana. Javi Martin Lapeyra arkitektua dabil
>> >> > gaiñian, baiña ez dau lortzen agintarixen partetik arreta haundirik.
>> >> > https://javitxooo.blogspot.com/2011/08/andanzas-con-txomin.html
>> >> > Deigarrixa egin jata Mertxe Urteagaren jarreria, kontuan hartuta bera
>> >> > arkeologia industrialian aditua dala (Arditurriko meatzeak, etabar),
>> eta
>> >> > bere gizona Txomin Ugalde eibartar espeleologua dala (aspaldittik
>> Irunen
>> >> > bizi dana).
>> >> >
>> >> > O.
>> >> >
>> >> >
>> >> >
>> >> > ________________
>> >> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>> [email protected]
>> >>
>> >>
>> >> ________________
>> >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>> >
>> >
>> > ________________
>> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>> >
>> >
>> > ________________
>> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to