Gure amak diño Txirrinbolia. Angiozarko aldapetan erabilittakua.

Eta Elexpuruk jasota dauka:
txirrínbola <https://euskara.bergara.eus/eu/node/173749>, txirrínbolia. (d).
Izena. txirrindola. Egurrezko edo burdinazko uztaia, lehengo umeen
jostailua. · Aro de madera o metal con el que jugaban los niños.
“*Txirrinbolia,
banasta-esparka batekin einddako aro bat pe, txirrinbolia. Aro batzuk izete
zittuan burdiñazkuak eta gero ola zer batekin ibiltzekuak, alanbre bat
okertuta. *Klem.” Zenbaitek txirrinka edo txirringa ere deitzen dio honi,
burdinazkoari, batik bat. Antzuolan txirringeleta.

Leire, gure aurrekuak gehixau eta guk gutxiagotan, kanposantu pareko harri
baten parian jokatutakuak gaittun. Txirikillian jokatutakuak. Espaloia Kafe
Antzokixa kooperatiba barruan be sortu giñuan Txirikill taldia, umien
aisialdiko talde bat.

txiríkill <https://euskara.bergara.eus/eu/node/173728>, txirikílla. (c).
Izena. txikilléroi, txirikilla, -ie (Lein.). Lehen Garizuman neska-mutilek
txirikilan jokatu ohi zuten. Txirikila, berez, dozena bat zmko makilatxo
bat da alde bietatik zorroztua, kalderoiaz jo behar izaten dena. · La toña,
juego de niños que se practicaba durante la Cuaresma. “*Txirikilla sartu
jata begittik.*” TXIKILL. Esamoldeak: txirikillán modúan bota
<https://euskara.bergara.eus/eu/node/173730>. (d). Esapidea. Norbait edo
zerbait jo eta aidean bota. “*Arek arrapatzen baau muturreko batekin
txirikillan moduan botako au./ Kotxiak zuen txakurra jo juan da txirikillan
moduan jaurti juan. *” txirikillán
<https://euskara.bergara.eus/eu/node/173729>. (c). txikilléronka. Txirikil
jolasa praktikatzen. “*Txirikillan pasau giñuan atsalde guztia./ Jokatukou
txirikillan?/ Neguan tortoloska ta txikilleronka, da sokasaltoka.* Klem.” Sin.
galderonka (Berg.).

<https://euskara.bergara.eus/eu/node/173750>

Iban



Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi ([email protected]) erabiltzaileak
(2026 urt. 9(a), or. (10:30)):

> Aupa, Oier (eta bestiok)!
> Nik ez dot ezagutu, baiña amamari-eta entzun izan detset. "Laixetan,
> garixetan, basarrixa Eibarren" erakusketa prestatzen genbizela, aittatu
> zeskuen jolas hori, eta demostraziño bat be egin. Esango neuke  Emilio
> Azurmendi "*Sagarbitsa*"-k erakutsi zeskula. Pelikuletan be ikusi izan
> dot. Uztaixa zutiñik jarri eta kako bat dakan makilliakin jiratu bihar da,
> edo eutsi, eta atzetik personia korrika. Oso gatxa begittantzen bajata
> be, sasoi bateko dibertimentua. Hiztegixan agertzen diran izenak orduan
> jasotakuak dira. Asierrek gehixago kontau leike.
> Hamen googlen topatutako erretratua.
>
> Beste joko bat (jolasa baiño geixago) txirilletan egittia zan
> https://hiztegia.eibar.eus/sarrera/txirikil/ Makilla batekin beste
> makilla txikixago bat jotia mzan, eta gero antxitxiketan egittia. Nik
> beisbol ityxuri hartu netsan 🤣🤣🤣
>
> Ez dakit ezer aittu jatan!
>
> leire, jolas eta jokoen arduraduna
>
>
> Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2026 urt.
> 9(a), or. (09:41)):
>
>>
>> Aupa eibarresfera,
>>
>> Aste honetan artikulu eder-eder bat irakurri dut Berrian, hitzek
>> gordetzen dituzten memorien eta historien zaleontzat harribitxia. Jesus
>> Alegria artazuarrak bere herriko 1.518 jaso ditu liburu batean eta
>> herritarren aurrean egindako lan horren aurkezpenaren kronika jaso dute
>> Berrian:
>> https://www.berria.eus/bizigiro/behinolako-hitzen-abezedarioa_2152143_102.html
>>  Oskar
>> Alegria zinegilearen aita da Jesus eta orain ohartu gara nondik datorkion
>> semeari ahazturan eroritako hitzekiko lilura. Zumiriki hitza da Jesus
>> Alegriak hiztegiaren azken hitza, errekan dagoen uhartea izendatzen duen
>> hitza. bai eta Eibarren ikusteko parada izan genuen Oskarren filme
>> txundigarriaren izenburua ere.
>>
>> Artikuluan ageri diren hitzen eta kontuen artean, umetako jolasak
>> aipatzen dira, afariketak esaten dioguna Eibarren, eta tartean uztai
>> batekin egiten zena kontatzen du Jesus Alegriak: "kupelen uztai bat burdin
>> hari batekin ibiltzen ginen ere". Ez da jolas horren izena aipatzen
>> artikuluan, baina gogoratu dut jolas horretaz entzun izan diodala hizketan
>> Eibarren horrelako kontu zale den Iñaki Larrañagari. Jolasaren deskribapena
>> irakurrita niri kolpera Iñaki Larrañagaren ahotsean "txirinbil" izena
>> etorri zait jolas hori izendatzeko. Errobera edo uztai bat tente jira-biran
>> ibiltzean zetzan jolasak, horretarako muturrean kako bat zuen makila
>> erabiliz. Eibarko euskararen hiztegian "txirrindola", "txirringola",
>> "txirrinkola" aldaerak jasota daude:
>> https://hiztegia.eibar.eus/sarrera/txirrinbola/
>>
>> Inork akorduan al du jolas hori? Eta nola izendatzen zitzaion?
>>
>> Oier
>>
>>
>>
>> --
>>
>> ____________________________________________
>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>  [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?]
>> <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>


-- 



*-------------Iban Arantzabal Arrieta*
Goiena Komunikazio Taldea Koop. E.
[email protected] / 943 25 05 05* / *Albisteak: *goiena.eus
<http://www.goiena.eus>*

-- 
 <https://cloud.tokimedia.eus/public/bideo/168790/embed>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to