Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2026 urt.
10(a), lr. (12:03)):

> Berriako artikuluan Jesus Alegriak "Txikia nintzen, Txinurri deitzen
> zidaten" esaten du. Horrek gogorarazi dit Iruñerriko bailaretan Domusantuz
> etxez etxe kantuan eta eskean ateratzen ziren ume taldeak (alegia, orain
> Gau Beltzan deitzen den euskalhallowen horretan) halaxe izendatzen
> zituzten: "Los Txinurris". Nik uste nuen gaztelerak euskaratik hartutakoa
> izango zela txinurri hori, ibilian eta bilduz dabiltzan umeei iñurri
> deitzea, eta agian hala izango da, baina Enrike lagunak Letrak Salamancan
> ikasi zituen eta esan zidan gaztelera zaharrean ere badagoela umeei
> "chinorri" deitzeko ohitura. Beraz, edo oso aspaldikoa hitz-trukea, edo
> koinzidentzia polita gertatu da hizkuntzen elkarbizitzan.
>

'txinurri' euskarazko berbia dala, nik uste nahiko garbixa dala.
Txinurri, txindurri, zinaurri, xiñurri, txiñurri,... INURRI oinarrizkoaren
aldaerak dira.

Gaztelaniazko CHINORRI hori kalo hizkuntzatik ei dator;
kaluak euskaretik hartu ete zeban, edo konbergentzia hutsa dan, auskalo;
baina ez jata ezinezkua iruditzen oinarrixan euskeria egotia.

Eibarren ume bihurri edo koskortuei "granuja" esan izan zaie, baina ba al
> dago horrelako beste izendapenik umeentzat?
>

TXO (edo TXOTXÓ!) bokatibuaz gain, ez jatak besterik bururatzen, ez badira
erabilera orokorreko umemoko, umezorri, kakaume, kakanarru... eta abar.

a.


>
> Oier
>
>
> On Fri, Jan 9, 2026 at 1:34 PM Iban Arantzabal <[email protected]>
> wrote:
>
>> Gure amak diño Txirrinbolia. Angiozarko aldapetan erabilittakua.
>>
>> Eta Elexpuruk jasota dauka:
>> txirrínbola <https://euskara.bergara.eus/eu/node/173749>, txirrínbolia. (
>> d). Izena. txirrindola. Egurrezko edo burdinazko uztaia, lehengo umeen
>> jostailua. · Aro de madera o metal con el que jugaban los niños. 
>> “*Txirrinbolia,
>> banasta-esparka batekin einddako aro bat pe, txirrinbolia. Aro batzuk izete
>> zittuan burdiñazkuak eta gero ola zer batekin ibiltzekuak, alanbre bat
>> okertuta. *Klem.” Zenbaitek txirrinka edo txirringa ere deitzen dio
>> honi, burdinazkoari, batik bat. Antzuolan txirringeleta.
>>
>> Leire, gure aurrekuak gehixau eta guk gutxiagotan, kanposantu pareko
>> harri baten parian jokatutakuak gaittun. Txirikillian jokatutakuak.
>> Espaloia Kafe Antzokixa kooperatiba barruan be sortu giñuan Txirikill
>> taldia, umien aisialdiko talde bat.
>>
>> txiríkill <https://euskara.bergara.eus/eu/node/173728>, txirikílla. (c).
>> Izena. txikilléroi, txirikilla, -ie (Lein.). Lehen Garizuman
>> neska-mutilek txirikilan jokatu ohi zuten. Txirikila, berez, dozena bat
>> zmko makilatxo bat da alde bietatik zorroztua, kalderoiaz jo behar izaten
>> dena. · La toña, juego de niños que se practicaba durante la Cuaresma. 
>> “*Txirikilla
>> sartu jata begittik.*” TXIKILL. Esamoldeak: txirikillán modúan bota
>> <https://euskara.bergara.eus/eu/node/173730>. (d). Esapidea. Norbait edo
>> zerbait jo eta aidean bota. “*Arek arrapatzen baau muturreko batekin
>> txirikillan moduan botako au./ Kotxiak zuen txakurra jo juan da txirikillan
>> moduan jaurti juan. *” txirikillán
>> <https://euskara.bergara.eus/eu/node/173729>. (c). txikilléronka. Txirikil
>> jolasa praktikatzen. “*Txirikillan pasau giñuan atsalde guztia./
>> Jokatukou txirikillan?/ Neguan tortoloska ta txikilleronka, da sokasaltoka.*
>> Klem.” Sin. galderonka (Berg.).
>>
>> <https://euskara.bergara.eus/eu/node/173750>
>>
>> Iban
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi ([email protected])
>> erabiltzaileak (2026 urt. 9(a), or. (10:30)):
>>
>>> Aupa, Oier (eta bestiok)!
>>> Nik ez dot ezagutu, baiña amamari-eta entzun izan detset. "Laixetan,
>>> garixetan, basarrixa Eibarren" erakusketa prestatzen genbizela, aittatu
>>> zeskuen jolas hori, eta demostraziño bat be egin. Esango neuke  Emilio
>>> Azurmendi "*Sagarbitsa*"-k erakutsi zeskula. Pelikuletan be ikusi izan
>>> dot. Uztaixa zutiñik jarri eta kako bat dakan makilliakin jiratu bihar da,
>>> edo eutsi, eta atzetik personia korrika. Oso gatxa begittantzen bajata
>>> be, sasoi bateko dibertimentua. Hiztegixan agertzen diran izenak orduan
>>> jasotakuak dira. Asierrek gehixago kontau leike.
>>> Hamen googlen topatutako erretratua.
>>>
>>> Beste joko bat (jolasa baiño geixago) txirilletan egittia zan
>>> https://hiztegia.eibar.eus/sarrera/txirikil/ Makilla batekin beste
>>> makilla txikixago bat jotia mzan, eta gero antxitxiketan egittia. Nik
>>> beisbol ityxuri hartu netsan 🤣🤣🤣
>>>
>>> Ez dakit ezer aittu jatan!
>>>
>>> leire, jolas eta jokoen arduraduna
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2026
>>> urt. 9(a), or. (09:41)):
>>>
>>>>
>>>> Aupa eibarresfera,
>>>>
>>>> Aste honetan artikulu eder-eder bat irakurri dut Berrian, hitzek
>>>> gordetzen dituzten memorien eta historien zaleontzat harribitxia. Jesus
>>>> Alegria artazuarrak bere herriko 1.518 jaso ditu liburu batean eta
>>>> herritarren aurrean egindako lan horren aurkezpenaren kronika jaso dute
>>>> Berrian:
>>>> https://www.berria.eus/bizigiro/behinolako-hitzen-abezedarioa_2152143_102.html
>>>>  Oskar
>>>> Alegria zinegilearen aita da Jesus eta orain ohartu gara nondik datorkion
>>>> semeari ahazturan eroritako hitzekiko lilura. Zumiriki hitza da Jesus
>>>> Alegriak hiztegiaren azken hitza, errekan dagoen uhartea izendatzen duen
>>>> hitza. bai eta Eibarren ikusteko parada izan genuen Oskarren filme
>>>> txundigarriaren izenburua ere.
>>>>
>>>> Artikuluan ageri diren hitzen eta kontuen artean, umetako jolasak
>>>> aipatzen dira, afariketak esaten dioguna Eibarren, eta tartean uztai
>>>> batekin egiten zena kontatzen du Jesus Alegriak: "kupelen uztai bat burdin
>>>> hari batekin ibiltzen ginen ere". Ez da jolas horren izena aipatzen
>>>> artikuluan, baina gogoratu dut jolas horretaz entzun izan diodala hizketan
>>>> Eibarren horrelako kontu zale den Iñaki Larrañagari. Jolasaren deskribapena
>>>> irakurrita niri kolpera Iñaki Larrañagaren ahotsean "txirinbil" izena
>>>> etorri zait jolas hori izendatzeko. Errobera edo uztai bat tente jira-biran
>>>> ibiltzean zetzan jolasak, horretarako muturrean kako bat zuen makila
>>>> erabiliz. Eibarko euskararen hiztegian "txirrindola", "txirringola",
>>>> "txirrinkola" aldaerak jasota daude:
>>>> https://hiztegia.eibar.eus/sarrera/txirrinbola/
>>>>
>>>> Inork akorduan al du jolas hori? Eta nola izendatzen zitzaion?
>>>>
>>>> Oier
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> --
>>>>
>>>> ____________________________________________
>>>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>>>  [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?]
>>>> <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>>>>
>>>> ________________
>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>
>>
>>
>> --
>>
>>
>>
>> *-------------Iban Arantzabal Arrieta*
>> Goiena Komunikazio Taldea Koop. E.
>> [email protected] / 943 25 05 05* / *Albisteak: *goiena.eus
>> <http://www.goiena.eus>*
>>
>> [image: https://cloud.tokimedia.eus/public/bideo/168790/embed]
>> <https://cloud.tokimedia.eus/public/bideo/168790/embed>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>  [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?]
> <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to