Hurrengua, zer? San Andres ez zeskuela elgaoibartarrak saldu? Kalamua ez
dala geuria? Ze kontubernio da hau?
lei

Hau idatzi du Asier Sarasua Aranberri ([email protected]) erabiltzaileak
(2026 urt. 15(a), og. (15:36)):

> uhartea kendu nahi ziguten, orain kioskoa... zer da agenda woke hau?
>
> a.
>
>
> Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2026 urt.
> 14(a), az. (18:00)):
>
>>
>> Badira hogei bat urte Beasaingo dantzariekin harreman estua daukagula
>> Eibarko dantzariok. 2005ean Arratera gonbidatu genuen dantzara Beasaingo
>> Aurtzaka dantza taldeko zuzendaria, Mikel Sarriegi, eta hurrengo urtean
>> Beasainen Arratekoaren antzeko ezpata-dantza atzera zuten Igartzako festan.
>> Hainbatetan izan gara Beasainen dantzan urteotan, eta joan garen
>> bakoitzean, udaletxe aurrean, plazan daukaten musika-kioskoaren ondotik
>> pasatzea ondo baino hobeto jakinarazi diegu beasaindarrei kiosko hori
>> Eibarkoa zela eta saldoan bidali geniela.
>>
>> Eibarren, gerra aurrean Untzagan zen musika-kioskoa Beasainera eraman
>> zelako ustea oso errotua izan dugu eta beasaindarrek ere halaxe berresten
>> ziguten. Baina aurtengo gabon bezperatan Beasaingo Igartza monumento-gunera
>> egin genuen bisita-gidatuan (ezagutzen ez baduzue oso gomendagarria)
>> beasaindar dantzariek jakinarazi ziguten artikulu bat argitaratu berri zela
>> kioskoa eibartarraren ustea ezeztatzen zuena. Gaur bidali digute artikulua.
>> Beasaingo jaietan programan argitaratu omen da. Hemen bertan esaten dena.
>> Ea inork ba ote duzuen kontu honen berri edo xehetasun gehiago.
>>
>>
>> *El kiosko “altavoz” y su origen inciertoMusika kioskoa Loinazko San
>> Martin Plazako ikurretako bat da. Bere funtzioa bete duten 3 kiosko
>> ezagutzen dira, gutxienez. Lehenengoa 1913an kokatu zen eta 1928ra arte
>> biziraun zuen. Hori ordezkatzeko, Guillermo Eizaguirre udal-arkitektoak,
>> hormigoizko kiosko “paraboliko” bat diseinatu zuen, baina ez zen inoiz
>> eraiki. Bigarrena, 1928an eraiki zen, azokako plazaren handitze lanekin
>> batera. Kiosko honen jatorria Eibarren kokatu du beti ahozko tradizioak.
>> Baina datuek eta argazkiek ez diote gauza bera.*
>>
>>
>>
>> *Eibarko kioskoa 1935ean erretiratu zen. Beasaingoa, ordea, 1928an eraiki
>> zen (1929ko Corpus Christi eguneko argazkian ageri da). Eibarkoa­ren
>> hondarrak Beasaingo Construcciones Azpeitia enpresak erosi zituen, ez
>> Udalak. Hori izan liteke gaurdaino iritsi den teoriaren jatorria. Argazkiak
>> aztertuz, ezin antzekotasunik aurkitu Eibarko eta Beasaingoko kioskoaren
>> artean. Egungo kioskoa 1990 eta 1992 artean gauzatutako lanen ondorio da,
>> Eduardo Lasheras artista beasaindarrak diseinatua. Zutabe, burnizko
>> apaingarri eta barandetan baditu desberdintasunak 1928ko
>> kioskoarekiko. Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen eta “Modernista”
>> estil­oan katalogatu. XIX. mendean kokatzen du, orain airean dagoen data.Ni
>> los libros de actas de las Sesiones Plenarias ni los de la Comisión
>> Permanente celebradas por el Ayuntamiento de Beasain a partir de mayo de
>> 1935 recogen nada relativo a la compra y posterior colocación de los restos
>> que llegaron a Beasain del kiosko eibarrés, adquiridos por Construcciones
>> Azpeitia. Se desconoce dónde pudieron acabar aquellos restos metálicos del
>> kiosko eibarrés.*
>> *XABIER GARMENDIA · JUANTXO UNANUA*
>>
>>
>> ________________________________
>>
>>
>> --
>>
>> ____________________________________________
>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>  [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?]
>> <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to