Aupa, lagunok! Ez dakit ikusi dozuen Garaikoetxearen hil-kutxa zelan sartu zeben Ajuria-enean. Ponpaz betetako ekitaldixa izan zan, ohore guztiekin https://www.youtube.com/watch?v=mc_dAibU4QI Baiña anderuak (6 ertzain) guztiz desinkronizauta eta deskoordinauta ibili ziran, eruan ezinda katabuta. Fribilidadia da, badakit, baina atentziñua emon zestan, halako zeremonia baten ez kontrolatzia hori. Bakotxak bere pausuan zoian, deskordinatuta. Badakigu jende arritmiko asko daguana, baina ertzaintzan egongo dira, ba, sei ganoraz egitteko gai diranak, ezta? Imajinau deskordinaziño horretan hil-kutxa jausi egiten dala! Hurrengo hil-kaperarako ikasi deixiela, behintzat leire, koordinau nahixan
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
