Ni be hunkitu nintzan, bai. Baiña ezin begirik kendu hanka joko okerrari. Fribolidadia guistuko izan! Eta berdez jantzittako ertzain hórrek.. gure guardia suitzuak! Leonardo da Vincirik ez dogun arren leire, fribolia
Hau idatzi du Markos Zapiain ([email protected]) erabiltzaileak (2026 mai. 7(a), og. (19:01)): > Leire, ez nintzen anderuen desinkronizazioaz ohartu, eskerrik asko > ikusarazteagatik. Edozelan ere, zeremoniak hunkitu ninduen, batez ere > Sagrario Minak. Baina ezin izan nion utzi neure buruari etengabe > galdetzeari jaka berdez, kapela eta eskularru zuriz eta lepoko eta > eskuturreko gorriz jantziriko sei ertzainen soinekoen diseinatzailearen > psikologiaz, eta ez nuen erantzunik aurkitu. > > > Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi ([email protected]) > erabiltzaileak (2026 mai. 7(a), og. (13:30)): > >> Aupa, lagunok! >> Ez dakit ikusi dozuen Garaikoetxearen hil-kutxa zelan sartu zeben >> Ajuria-enean. Ponpaz betetako ekitaldixa izan zan, ohore guztiekin >> https://www.youtube.com/watch?v=mc_dAibU4QI >> Baiña anderuak (6 ertzain) guztiz desinkronizauta eta deskoordinauta >> ibili ziran, eruan ezinda katabuta. >> Fribilidadia da, badakit, baina atentziñua emon zestan, halako zeremonia >> baten ez kontrolatzia hori. Bakotxak bere pausuan zoian, deskordinatuta. >> Badakigu jende arritmiko asko daguana, baina ertzaintzan egongo dira, ba, >> sei ganoraz egitteko gai diranak, ezta? >> Imajinau deskordinaziño horretan hil-kutxa jausi egiten dala! >> Hurrengo hil-kaperarako ikasi deixiela, behintzat >> leire, koordinau nahixan >> >> >> ________________ >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >> > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
