Kaixo Asier,
asko pozten gara zure berriak irakurtzen. Taldea martxan jartzea ez da
oso zaila; "bizitza ematea" eta "saltsa egitea" da zailena. Halako
benetako taldeak ez dira bakarrik izenean direnak, baita ekintzetan.
Guk ere ez dugu gauza handirik egiten, baina noizbehin zeozer
bultzatzen saiatzen gara.
Zuekin zeozer eginez lagun badezakegu, esan eta ikusiko dugu.

         Animo eta aurrera.

-----
Reenvío copia de esto a la lista de itsas. Para quienes no seáis
euskaldunes, la idea es que en la Univ. Pública de Nafarroa quieren
montar algo parecido a lo que tenemos a nivel de itsas en la UPV/EHU.
Entonces, le animo a llevar a cabo la idea diciendo que, aunque lo
fácil es poner en marcha el grupo, lo que más cuesta es "darle vida"
haciendo actividades, ya que este tipo de grupos sólo tiene sentido si
no se quedan únicamente en un nombre.


2008/12/13 Asier Erramuzpe <[email protected]>:
> Arratsalde on, Itsas taldeko arduradun zaren horri.
>
> Lehenik eta behin, aurkeztuko naiz; Asier Erramuzpe dut izena eta NUPeko
> Ingenieritza-Teknika Informatikako ikaslea naiz (2gn maila). Zuen webgunea
> Nafarroako Soft. Aske Taldetik botatako iragarpen baten ondorioz aurkitu
> nuen. Aipatutako erakundeak ez du erabiltzaile askorik (egia esan, ni neu
> ere ez naiz partaide), eta gelakide eta irakasle batzuekin batera, oso
> garrantzitsua ikusten dugu NUPen zuen antzerako talde bat osatzea. Hemen ez
> dugu batere indarrik baina gogo ikaragarriak ditugu erakunde bat sortzeko
> zuen antzerako ekimenak aurrera atera ahal izateko. Ekin diogu jada gauzak
> mugitzeari eta ostegun hontan izango dugu lehen batzarra.
>
> Oraindik ez dago EZER definiturik; ez daukagu izenik, estatuturik,
> lokalik... eta ezin dugu ziurtasunez esan aurrera aterako den ere ez. Baina
> argi daukaguna da zuen webgunean argitaratua dagoen materialaren ildotik
> egingo ditugula gure ekimenak. Hizkuntza (euskara) eta hurbiltasun
> geografikoa dela eta, erlazio estu eta sendo bat izatea espero dugu posiblea
> den einean kolaborazioak eta egiteko.
> Zeuek antolatutako hitzaldiak oso interesgarriak egiten zaizkigu, baina
> askotan zaila zaigu ikasegunetan Donosti edo Bilboraino mugitzea, pentsa
> Tuterako jendea ere gure artean ikasten duela, eta zabalik utzi nahi dugu
> atea (eta gonbitea egiten dizuegu ere bai) nahi izanez gero, noizbait NUPera
> horrelako hitzaldi bat ematera hurbilduko zaretela. Goiz da oraindik horri
> buruz hitzegiteko eta baita ere Euskal Herriko (unibertsitateen) Soft. Aske
> taldea eratzeko egiten dugun apostua ere bai, baina denborak esango digu.
> Gure aldetik erabat irekiak egongo garela kolaborazioak egiteko, baina
> ulertu beharko duzue hastapen etapa batean gaudela eta poliki-poliki (baina
> tinko) ibiliko garela lehen pausu hauetan.
>
> Horrenbestez, agur bero bat Iruñeatik. Kontaktuan egongo garelakoan!
>
> Asier Erramuzpe Aliaga
>

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a