Kaixo:

Eramangarrian *Ubuntu 11.10* daukat instalatuta, *gnome-shell*-ekin.
Ubuntuk eskaintzen dituen baliabideekin sistemaren hizkuntza euskaraz
ezarri dut, ondoren gaztelera eta azkenik ingelera. Oinarrizko itzulpena
primeran dago eta ez du inolako arazorik ematen. Luzapenak instalatzean,
aldiz, hauek gazteleraz agertzen zaizkit. Sarean bilatu ostean, hauek
aurkitu ditut:

http://ftp.gnome.org/pub/GNOME/sources/gnome-shell-extensions/3.2/
http://git.gnome.org/browse/gnome-shell-extensions/commit/?id=6ba59d9072e04d16be445588bcb3350a6f8ad5d9

Urriaren 10ean dooteok Daniel Mustieles eta assar-ekin batera egindako
itzulpena bidali zuen (eta git bitartez jaitsi daiteke [git://
git.gnome.org/gnome-shell-extensions]), baina paketearekin batera ez da
eu.po fitxategirik banatzen (beste hizkuntza batzuk, 'es' adibidez, bai).
eu.po fitxategia poedit programarekin ireki eta mo formatura bihurtu dut.
gnome-shell-extensions.mo fitxategi hori /usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES/
karpetan itsatsi dut, eta sistema berrabiarazitakoan, gazteleraz agertzen
zen gehiena euskaratu da. Hitz bakarra falta zen "Notificaciones",
jatorriko po fitxategian itzuli gabe zegoelako (baina momentuan gehitu dut).

Dooteori mezua bidali baino lehen, *itzulpenak automatikoki jaitsi ez
izanaren arrazoia* zein den galdetu nahi dizuet. Nik uste bezala,
garapenean dagoelako eta oraindik ez dagoelako banatzeko pakete ofizialean.
Edo nire akatsa izan delako, eta berez badago helburua lortzeko bide
errazagoa.


Bestalde, *https://extensions.gnome.org/* orrian dauden beste zenbait
luzapen instalatu ditut: battery-indicator,
battery-power-statistics-shortcut, gcalc-search, gmail_notify,
gnome-shell-trash, remove_bluetooth, shutdown-timer, tinkerer, todolist,
WindowIconList.

Hauek guztiak ~/.local/share/gnome-shell/extensions karpetan instalatu
dira, eta ez dute euskarara itzulpenik. Gehienek gettext domeinu bereziak
zituzten (bakoitzak berea). Aldatu egin ditut, denek berdina erabili
dezaten (gnome-shell-extensions). Aldi berean, lehen ibili dudan
gnome-shell-extensions/po/eu.po fitxategian testua dutenen itzulpenak
gehitu ditut (gmail_notify, shutdown-timer, todolist). Orain euskaraz
agertzen dira, baina *nik bakarrik daukat itzulpena*.

Orain arte software proiektuetan kodea garatzen lagundu ez dudanez, *ez
dakit zer egin behar dudan komunitateari aldaketa hauen berri emateko*,
edozeinek zuzenean gnome-shell eta luzapenak euskaraz izan ditzan
(aldaketak eskuz egin behar barik). Gnome proiektuan dabilen, ibili den,
edo barne koordinazioa zein den ezagutzen duen edonork oinarrizko
argibideak ematea eskertuko nuke. Suposatzen dut aukera errazena garatzaile
bakoitzari e-mailez dagokion itzulpena bidaltzea izango dela, baina
baliteke kudeaketa errazteko Gnome-k web baliabideren bat izatea.


Azkenik, badaude itzulpena kargatzen ez duten bi luzapen:

~/.local/share/gnome-shell/extensions/gnome-shell-trash-extension/
/usr/share/gnome-shell/extensions/places-menu

Bietan extension.js fitxategian hurrengoa dago (berez, ez nik gehituta):

const Gettext = imports.gettext.domain('gnome-shell-extensions');
const _ = Gettext.gettext;

PO fitxategian hurrengoak gehitu ditut:

msgid "Removable Devices"
msgstr "Euskarri aldagarriak"

msgid "Empty Trash"
msgstr "Zakarrontzia hustu"

msgid "Open Trash"
msgstr "Zakarrontzia ireki"

*Beste luzapenak guztiak honela ondo itzultzen dira, baina hauek ez dabiltza
*. Bi luzapen hauek kodea besteekin aldaratuz ezberdina da, testua
definitzean koma sinpleak erabiltzen dituzte, eta ez bikoitzak:

new PopupMenuItem(_('Empty Trash')

Ez dakit horrek zerikusirik izango duen. Baten batek gnome-shell erabiltzen
badu, eta luzapen hauen erabiltzen baditu, berdina gertatzen zaion
adieraztea eskertuko nioke.


Besterik gabe, eta nahiz ta frogak egiteko denborarik ez izan, baliagarri
izango zaidan estekaren bat izango duzuelakoan,

Ondo izan

Unai Martinez
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a