>
>
> izan ongi etorria, Juan.
Eskerrik asko
>
> Bestela, eta ez dakit plaza hau den toki egokia hau esateko
> >
> Bai bai, kritikak ere onartzen dira ;)
>
Hik esan dok...
>
> > , UPVko Kubuntun iksketa teknikoetarako softwarea bakar ere,
> > letretakoentzakoa ez da hain ugaria.
>
Barkatu, arazo teknikoren bat izan nuen azalpen horretan; baina nondik
norakoa ulertu zela uste dut.
> >
> Nire ustez, halako gauzetan berdin dira Kubuntu ala Ubuntu ala
> Fedora. Emango al zenizkiguke eredu batzuk? ze motatako programak
> nabaritzen dituzu faltan?
>
Hona zeren/zeintzu aplikazioren falta somatzen dudan, hari horri tiraka
erantzun nahi dut.
- Esan dudan* gscan2pdf* eta tesseract guztiak, zalantza barik.
- Rcmdr-n ikasteko paketeak (pluginak), buruz ez dakizkit izenak, bai
Paula Elosuaren liburuetan sarri aipatzen direla.
("RcmdrPlugin.TeachingDemos" da bata, bestea missing)
- R dela eta, sistema vascuencez erabiliz gero inglesez agertzen da
Rcmdr, nahiz eta sistemako bigarren aukera espainola izan;
horrek zailtzen
dit sistema euskaraz benetan ipintzea.
- Transkripzioak egiteko aplikazioren bat. KUbuntu 11.04ra arte *
Transcriber* zegoen errepositorioetan eta orain ez dago ezer, nik
dakidala. *TranscriberAG* da proiektu haren jarraipena baina nik ez dut
lortu instalatzerik, ez Debian 6n ezta orain Kubuntu 12.04n
- Windowseko UPVko instalazioetan * IHCmap tools* izaten denez, akaso,
horixe. Nik *VUE* gure jarduerarako hobea izan daitekeela uste arren.
Bigarrena opensource.
Bigarren maila batean
- Bibliografia kudeatzaileak ere faltan somatu ditut. KBibTeX eta Zotero
dira nire aukerak, gustuak milaka.
- Tutoretzetarako niretzat erabat beharrezkoa, batez ere azterketaldian:
*Skype* eta orain Google-Talk-Plugin
Hirugarren mailan, erabilera errazte aldera.
- Gure eskolan Wordeko dokumentuetan erabiltzen den taula kopuruak
Libreoffice petatzen duenez, irtenbideren bat, momentuz Calligrak soilik
eusten die.
- PDF artxiboak webetik bertatik zabaltzeko zerbait; Okularren bitartez
egiten du LinuxMintek, ez dakit pakete erabilita; bestela, nik Chromium
erabiltzeko Chromeko "libpdf.so" erabiltzen dut (ez dakit legala
litzatekeen hori sartzea, erraza izan arren)
- PDFetan oharrak idazteko eta ikasleei helarazteko PDFeditor erabil
omen liteke; nik zailegi ikusten dut (ni torpeegia izango naizelako,
zalantza barik). Okularreko oharrak ezin bialdu daitezke, PDFn bertan ez
dituelako idazten... nik Wine erabilita *PDFX-Change* erabiltzen dut,
portable edition debaldekoa denez ondo darabilt; baina nahiko "zikin"
geratzen da. Agian beste zerbait egongo da, antzerako erabilerarako egokia.
- Zenbait bideo ikusteko zerbait falta da, quik-timekoak uste dut direla
arazoa ematen dutenak.
- Sinadura digitalerako programak ere huts egiten du orain (aurrekoan,
11.04n pantaila dar-dar ipintzen zidan berrabiarazi arte, baina izenpetuta
gelditzen ziren aktak, orain bulegora derrigor). Esan behar dut jakinaren
gainean izan naizela, teknikariak Ubuntu instalatu behar zidala esan zidan
eta nik, mesedez, KDEduna eskatu nion horretan nagoelako ohituta. Nahiago
dut kola behin egitea gauza guztiak non dauden berriro ikasi beharra baino.
Egia esan, honek kontrastatzea behar lukeela uste dut, eta ez dut
kontrastatu. Eskola osoan uste dut neu naizela bakarra ordenagailu
korporatibotan linuxa daukana (edo besteak haker abilak dira, ez dakit).
Entzunak ditut Scratx, kategorizazioak egiteko softwareak eta abar izaten
direla bilatuak, baina ez naiz horietan sartu ni.
Ondo izan
> Aio
>
Agurr
>
> --
> ............................................
> http://danitxu.com
> ------------ próxima parte ------------
> Se ha borrado un adjunto en formato HTML...
> URL:
> http://list.ehu.es/pipermail/itsas/attachments/20120727/e9bfcb1f/attachment-0001.html
>
> ------------------------------
>
> _______________________________________________
> ITSAS mailing list
> [email protected]
> http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas
>
>
> Fin de Resumen de ITSAS, Vol 67, Envío 4
> ****************************************
>
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas