Arratsalde on;

Ez dakit hau den LaTeX eta euskara gaitzat hartuta hau baino foro hoberik
dagoen, hona galdera eta egoera gero.

Inork apacite paketerako basque.apc artxiboa ganoraz eginda dauka?

Proiektu bat aurkeztu behar dut APAko bibliografia ereduaren arabera;
erderaz edo inglesez egin behar banu, apacite erabilita erraz egin
nezakeen; baina euskaraz egin behar dudanez arazotxuekin hasi naiz. Era
biko arazoak dira:
- Hizkuntzaren ordena.
- Euskarazko arau onarturik ote dagoen.

Nik euskeratzeko orduan gaztelaniazko spanish.apc hartu eta euskeratu dut,
izena aldatu eta beste apacite.sty artxiboa aldatu "basque" aukera
ezagutzeko. Ok, baina hor agertzen zaizkit lehenengo arazoak. Hizkuntzaren
ordenaz:
"Available from http://www..."; erderaz berdin itzuli daiteke "Disponible en
http://www...";. Baina euskaraz honela behar nuke: "http://www.... helbidean
eskuragai" edo holako zerbait.
"pp 12-18" "pgs 12-18" itzul daiteke, baina "orriak 12-18" benetan txarto
gelditzen da.
Horren moduko zenbait arazo agertu zaizkit.

Aipatu dudan bigarren erako arazoak berbak eurak dira. Eta, jakina ez hain
inportantea; baina basque.apc ganoraz eginda balego batera zuzenduko
nukeena:
Goian ikusi den moduan pp=pgs nik "orriak" itzuli dut, p=p nik "orria";
"Ed." "Argitaratzailea" eta abar; hau da, laburdura gehienak ere jan behar
izan ditut.

Kubuntu 12.04 darabilt orain eta bertan datorren LyX.

Orain arte egin dudana blog
batean<http://bosgarrena.blogspot.com.es/2012/09/apa-eta-lyx-ii-eta-lyz-eta-kbibtex.html>kontatu
dut, ni baino galduago dabilenari balio ahal diolakoan.

Onak ixan
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a