Euskal Herriko Unibertsitateak Software Librea Graduondokoa antolatu du, Asmoz 
Fundazioaren, Udako Euskal Unibertsitatearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren 
laguntzarekin. 

Helburu nagusia Software librean oinarritutako zerbitzari baten funtzio 
garrantzitsuenak garatu ahal izatea da: sistemaren eta sarearen administrazioa, 
sistema ziurra izan dadin egin beharreko hobekuntzak eta webguneak eta 
bestelako Intranet/Internet zerbitzuak eskaintzeko teknologiak azalduko dira.  

Online izango da ikastaroa, aurrez aurreko saioez osatuta. UEUren Ikastetxe 
nagusian, Eibarren, emango dira hilabetean behin (larunbatetan).

2012ko urriaren 22an hasi, eta 2013ko uztailean amaituko da.

Informazio gehigarria: http://linux.asmoz.org edo [email protected].
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a