kaixo lagunok,

nire etxeko portatilean ubuntu 10.04-rekin egin dut lana duela 15 egun
arte. 12.04 bertsiora eguneratu naiz eta vpn konexioa galdu dut, egia
esan 10.04n ere duela hilabete batzuk utzi zion funtzionatzeari (vpnc
erabiltzen nuen terminaletik), kvpnc instalatu nuen (nahiz eta ubuntu
izan) eta horrekin lortu nuen errekuperatzea vpn konexioa. Baina orain
12.04-rekin galdu dut berriz. Egia esan konexioa egiten da, edo
horrelako mezu bat agertzen da, baina segundu batzuk geroago esaten du
deskonektatu egin dela. Openconnect-ekin saiatu naiz ere baina ez dut
lortu funtzionaraztea. CAU-rekin jarri naiz kontaktuan baina esaten
didate ordenagailua unibertsitaatekoa ez bada ezin dutela ezer egin.
Norbaitek daki nola lortu daitekeen vpn konexio bat ubuntu 12.04-rekin?

Mil esker,

--  
                   Juanjo Ugartemendia de la Iglesia
                  Department of Electrical Engineering
                University of the Basque Country UPV/EHU
                  Phone/Fax: +34 943017232 / +34 943017140

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a