Ez dakit hau den galdetzeko tokirik onena, baina googlek ez dit behar
den moduan erantzuten.
Ikasleei euren notak erakutsi nahi dizkiet, ipini ahala eta eurok
aldaketak ikusgai izateko, lan bakoitzak zein eragin duen ikusteko;
horretarako google-docs erabili nahi dut; ikasgaiko blogean kalkulu
horri bat ikusgai utzita. Derrigorrez egin behar dut LibreOffice-n eta
ez google-docsen bertan, sarri Internet barik ibiltzen naizelako (eta
hala eginda dudalako lan asko).
LibreOfficen dezimalak koma batekin idazten dira, puntua erabiliz gero
ez duelako ongi interpretatzen; google-docs-en alderantziz gertatzen da,
puntua interpretatzen du egokitzat eta koma letratzat. Google-docsera
igotzeko web interfacea edo Ooo2Gd erabiltzen ditudanean arazo hau
agertzen da. Dokumentua "itzultzen du" baina ez du ulertzen.
Ideiaren bat edo modu ebidenteren bat hori egin ahal izateko?
Artxiboak hemen uzten ditut nire azalpen txarren argigarri.
GD formatuan dagoena:
https://docs.google.com/spreadsheet/ccc?key=0AupN2-NxgiVgdFItZzg1cGhvQ09nU0x6Y3lEbGV2Z1E
LibreOfficeko ods formatukoa:
https://docs.google.com/open?id=0B-pN2-NxgiVgZHk3QmRGZ1kwUzA
Eskerrik asko.
--
*Juan Abasolo*
Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saila
UPV/EHU
Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskola
B-12 bulegoa
94 501 *3285*
Gmail: *vcpabisj*
Skype: *abasolo72*
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas