Kaixo,
> LibreOfficen dezimalak koma batekin idazten dira, puntua erabiliz gero ez
> duelako ongi interpretatzen; google-docs-en alderantziz gertatzen da, puntua
> interpretatzen du egokitzat eta koma letratzat.
LibreOfficen bereizle hamartarra zure gustura aldatu daiteke.
Adibidez, koma baten ordez puntua erabili nahi izanez gero, egin hau
LibreOfficen:
* Sakatu Tools / Options / Language Settings / Languages
Orain,
"User interface" zerrendan, mantendu daukazuna ("Euskara", adibidez)
"Locale Setting" zerrendan, English (USA) aukeratu, eta
azpian dagoen "Decimal separator key" aukera gaitu: [x]
"Same as locale setting (.)"
(ingeleraz daukat hemen LibreOffice, horregatik jarri ditut
ingelerazko menu-aukerak, baina euskarazko menu aukeretan ondo
moldatuko zarelakoan nago ;-)
Konponduta?
====
Oharra: zalantzan ibili naiz hurrengo hau kontatu edo ez... baina
tira, Stallmanek ziur barkatuko nauela:
> Derrigorrez egin behar dut LibreOffice-n eta ez google-docsen bertan,
> sarri Internet barik ibiltzen naizelako
Google Docs konexiorik gabe erabili daiteke baita ere... (tira, jada
esan dut...)
http://support.google.com/drive/bin/answer.py?hl=en&answer=1628467
--
Ongi izan,
Juanan Pereira
Babelium Project: http://babeliumproject.com
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola
[email protected]
Tel: 678 658 733 & (946 01) 7419
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas