Kaixo!

Azkeneko hilabetetan Karrera Amaierako Proiektuan lanean ibili naiz buru
belarri. Bilboko IITUEn aurkezpenerako arautegi nahiko zehatza dagoenez
[1], eta buruan LaTeX erabiltzea sakon sartu izanagatik, denbora dezente
(gehiena ez esatearren) diseinuan eman dot.

IƱaki Silanes eta Digna Gonzalezek egindako lana gogora, eta ITSASen wikiko
bi lan taldeetan bildutakoa oinarri [2] [3], eskura zeuden txantiloiek
euskaraz erabiltzean zituzten akatsak zuzendu eta zenbait "hobekuntza"
gehitu ditut.

Nahiz eta ideiaren jatorria aurrekoek egindako lana izan, txantiloi honen
egitura ezberdina da. Aldi berean, oso zehatza dugu hau: LaTeXerako soilik
dago eskuragarri, euskarazko bertsioa baino ez dago (momentuz) eta UNE
157001-2002 araua [4] imitatzen du (bete ez). Halere, ez da zaila moldatzea
(hizkuntza mantenduz, behintzat).

LaTeX lan taldeko "Euskera" atalean, PDF formatuan aurkitu ditzakezue
adibidea eta oinarrizko argibideak:

http://itsas.ehu.es/eu/workgroups/latex/euskera#karrera_amaierako_proiektuak_idazteko_txantiloia

Iturriak tar.gz formatuan jaitsi daitezke (konpilazio sekuentziarekin adi
ibili).

Argibide zehatzagoak idatzi baino lehen, eta beste hizkuntzatan edo Tesiak
idazteko moldaketak egin aurretik, kritikak jasotzea gustatuko litzaidake.

Besterik gabe, eta zuen iritzien zain,

Ondo izan

Unai

[1]
http://www.industria-ingeniaritza-tekniko-bilbao.ehu.es/p229-content/eu/contenidos/normativa/euiti_bi_pfc/eu_nor_gral/normativa_gral_fin_carrera.html
[2] http://itsas.ehu.es/workgroups/plantillas_proyecto_fin_de_carrera
[3] http://itsas.ehu.es/workgroups/latex
[4]
http://www.aenor.es/aenor/normas/normas/fichanorma.asp?codigo=N0026243&tipo=N#.UQWdhn3ZhFw
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a