Aupa!

Ez nuke eztabaida sutsurik piztu nahi... baina ez dut LyXen benetako
erabilgarritasuna ikusten. Egia da ez dudala asko erabili, frogatxoak
egiteko baino ez. Baina LibreOffice/OpenOffice-ek eskaintzen dituzten
baliabideak aintzat hartuta, ez dut hobekuntza handirik sumatzen. Nahiz eta
LaTeXekin hasiera erosoa ez izan, argibide egokiak jarraituta ez da horren
zaila LyXek eskainitako emaitzen antzekoak arin sortzea.

LyXekin hasi baino ni LibreOfficen trebatuko nintzateke (estiloak
erabilita, markak, indizeak eta erreferentziak sortuz...) LaTeXekin hasteko
gogo nahiko bildu arte.

2013/1/27 Juan Abasolo <[email protected]>

> Ondo etorria zuen lana!
> Eskerrik asko
> Nik tesia aurreratzen behar doot behar gehiago honetan baino, baina
> aprobak egitean zenbait arazo topau ditut LyX erabilita, asko hartu
> behar dot hortik, ikasiz gero.
>
> 13-01-27 23:16:25 CETn, Unai Martinezk idatzia:
> > Kaixo!
> >
> > Azkeneko hilabetetan Karrera Amaierako Proiektuan lanean ibili naiz
> > buru belarri. Bilboko IITUEn aurkezpenerako arautegi nahiko zehatza
> > dagoenez [1], eta buruan LaTeX erabiltzea sakon sartu izanagatik,
> > denbora dezente (gehiena ez esatearren) diseinuan eman dot.
> >
> > IƱaki Silanes eta Digna Gonzalezek egindako lana gogora, eta ITSASen
> > wikiko bi lan taldeetan bildutakoa oinarri [2] [3], eskura zeuden
> > txantiloiek euskaraz erabiltzean zituzten akatsak zuzendu eta zenbait
> > "hobekuntza" gehitu ditut.
> >
> > Nahiz eta ideiaren jatorria aurrekoek egindako lana izan, txantiloi
> > honen egitura ezberdina da. Aldi berean, oso zehatza dugu hau:
> > LaTeXerako soilik dago eskuragarri, euskarazko bertsioa baino ez dago
> > (momentuz) eta UNE 157001-2002 araua [4] imitatzen du (bete ez).
> > Halere, ez da zaila moldatzea (hizkuntza mantenduz, behintzat).
> >
> > LaTeX lan taldeko "Euskera" atalean, PDF formatuan aurkitu ditzakezue
> > adibidea eta oinarrizko argibideak:
> >
> >
> http://itsas.ehu.es/eu/workgroups/latex/euskera#karrera_amaierako_proiektuak_idazteko_txantiloia
> >
> > Iturriak tar.gz formatuan jaitsi daitezke (konpilazio sekuentziarekin
> > adi ibili).
> >
> > Argibide zehatzagoak idatzi baino lehen, eta beste hizkuntzatan edo
> > Tesiak idazteko moldaketak egin aurretik, kritikak jasotzea gustatuko
> > litzaidake.
> >
> > Besterik gabe, eta zuen iritzien zain,
> >
> > Ondo izan
> >
> > Unai
> >
> > [1]
> >
> http://www.industria-ingeniaritza-tekniko-bilbao.ehu.es/p229-content/eu/contenidos/normativa/euiti_bi_pfc/eu_nor_gral/normativa_gral_fin_carrera.html
> > [2] http://itsas.ehu.es/workgroups/plantillas_proyecto_fin_de_carrera
> > [3] http://itsas.ehu.es/workgroups/latex
> > [4]
> >
> http://www.aenor.es/aenor/normas/normas/fichanorma.asp?codigo=N0026243&tipo=N#.UQWdhn3ZhFw
> >
> >
> > _______________________________________________
> > ITSAS mailing list
> > [email protected]
> > http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas
>
> --
> *Juan Abasolo*
> Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saila
> UPV/EHU
> Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskola
> B-12 bulegoa
> 94 501 *3285*
> Gmail: *vcpabisj*
> Skype: *abasolo72*
>
> _______________________________________________
> ITSAS mailing list
> [email protected]
> http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas
>
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a