Egun on, denok.
Gaur bidali didaten informazio batek doc dokumentuetara estekatzen du (http://www.araba.ehu.es/p208-content/eu/contenidos/informacion/banner_cred_libre_eleccion/eu_cre_libr/cred_libre_eleccion.html). Zalantzazkoa izan daiteke bete beharreko dokumentuak doc formatuan eskaini ala ez, baina kasu honetan ez dut ikusten aitzakiarik izan dezakeenik. Informazio hau nire ikasleentzako interesgarria denez pasatu nahi izan diet, baina .doc / .docx formatuen kontra egin dudan kanpaina egin eta gero, lotsagarri ere egin zait. Era horretako arazoak linguistikoak direnean, badakit norengana jo, baina kasu honetan ez, orduan hemen komentatzen dut. Gainera, horrelakoak zaintzen dituenik badago, jakin nahi nuke nola zuzendu berari hurrengoan, foro osoaren aurrean zertan zabaldu ez dago-eta.

    Egun ona pasa!

Juan

--
*Juan Abasolo*
Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saila
UPV/EHU
Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskola
B-12 bulegoa
94 501 *3285*
Gmail: *vcpabisj*
Skype: *abasolo72*
_______________________________________________
ITSAS mailing list
ITSAS@list.ehu.es
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a