Aupa Juan,

Eboluzioa ikusita, ezetz esango nuke:

- https://www.ehu.eus/es/web/sae-helaz/uipre
-
https://www.ehu.eus/es/web/sae-helaz/content/-/asset_publisher/rW67/content/fopu?redirect=http%253A%252F%252Fwww.ehu.es%252Fes%252Fweb%252Fsae-helaz%252Fhome%253Fp_p_id%253D101_INSTANCE_u1Vv%2526p_p_lifecycle%253D0%2526p_p_state%253Dnormal%2526p_p_mode%253Dview%2526p_p_col_id%253Dcolum

Nik dakidala, azken aldiz Inkscape eta LaTeX ikastaroak 2015 urtarrilean
eskaini ziren. Horiek ere ez ziren ITSAS-en bidetik kudeatu. Inkscape-i
buruzkoa Vega Asensio-k eman zuen, unibertsitateko ikasle-ohi denak, eta
ilustrazio zientifikoak egitea ogibide duenak. Orain ikusi dut,
unibertsitatean gaiari buruzko titulu berria dagoela:
http://www.norarte.es/curriculum-3/. LaTeX-ekoa, aldiz, Angel Javier GarcĂ­a
Adeva delakoak eman zuen. Ez daukat inolako erreferentziarik, baina
Google-ek dio araban dela Fisika Aplikatua saileko irakasle.

Ordutik hona, LabView, SPSS eta eGela ikusi ditut soilik; software tresnei
buruzko ikastaro kopurua zeharo murriztu da (ez sw librea soilik).
I(ra)kasleen eskaera jaitsi da, unibertsitatearen orientazioa aldatu da,
edo biak aldi berean.

Hala ere, nola ikasi baino zer ikasi galdetuko bazenu, beharbada
erantzuna *that's
not the way to go *litzateke. LaTeX XX. mendeko tresna da
<https://www.youtube.com/watch?v=eKaI78K_rgA>. Umorea albo batera,
reStructuredText, asciidoc, markdown edo mmark-ek lana aurreztuko dizute
eta gehienetan emaitza onak izango dituzu buruhauste handirik gabe. Horiek
hartu eta PDF-ak sortzen dituzten hamaika tresna daude. Guzti-guztiek
erabiltzen dute LaTeX, baina izkututan. Zein hartu? Zure ezagutzen/ohituren
arabera...

- Bihurtzaile unibertsala Pandoc <https://pandoc.org/> da.
- Python-en azpimunduan docutils
<http://docutils.sourceforge.net/index.html> < sphinx
<http://www.sphinx-doc.org/en/stable/> < readthedocs
<https://readthedocs.org/> daude. Edo jinja <http://jinja.pocoo.org/> <
nbconvert <https://github.com/jupyter/nbconvert> < jupyter
<http://jupyter.org/> .
- R-renean RStudio <http://rmarkdown.rstudio.com/formats.html>
interesgarria dirudi (ez dut inoiz erabili). Berez, Pandoc erabiltzen du
azpitik: http://rmarkdown.rstudio.com/articles.html
- Ruby-n, kramdown <https://github.com/gettalong/kramdown> edo jekyll
<https://jekyllrb.com/> + pandoc.
- JavaScript-erako, gitbook <https://github.com/GitbookIO/gitbook>.
- Golang-en, [ mmark <https://github.com/miekg/mmark> | hugo
<https://gohugo.io/> ] + pandoc. Adibidez: latex iturriak
<https://github.com/miekg/gobook>, PDFa
<https://miek.nl/files/go/Learning-Go-latest.pdf>, HTML bertsioa
<https://miek.nl/go/> eta markdown/mmark iturriak
<https://github.com/miekg/learninggo>.

Orokorrean:

- Eskema: iturriak -> preprozesadorea/parser-a (bitarteko txantiloia) ->
formato 'estandarra' -> formato bihurtzailea -> konpiladorea/prozesatzailea
(txantiloia) -> emaitza. LaTeX-ek tarteko pausuak guztiak batera egiten
ditu. Tresna hauekin ezagutu "behar" ditugu. Behintzat, gertatzen direla
jakin.
- Iturri berdinekin, edozein tresna erabili dezakegu iturrietatik zuzenean
emaitza lortzeko; berdin zaigu zein hizkuntzatan dagoen. Baina, hemen dago
koxka, markdown 'estandarra' modu ezberdin, eta batzutan bateragabean,
hedatu dute: erreferentziak, taulak, irudi konposatuak, aipamenak,
aurkibideak... Mugak, landu behar duzun dokumentu motaren arabera topatuko
dozuz.
- "+ pandoc" jarri dudan kasuetan, PDF-a sortzeko tresna bakar integraturik
ezagutzen ez dudala adierazi nahi dut. Hortaz, bi txantiloi kudeatu behar
dituzu: HTML-a sortzekoa, eta LaTeX-ena.
- Uste dut estekatutako tresna guztiak sw librea direla (GPL zein BSD
familiakoak). Beraz, akatsak/mugak topatzean zure esku dago garatzaileei
abisua ematea edota zuk zeuk konpontzea.
- PDF-a lortzeko azken pausua LaTeX denez beti, tresna hauek zure
dokumentua "azkar betetzeko" erabili ditzakezu soilik, eta azken ukituak
LaTeX-en egin.

Azkenik, kontuan izan LaTeX-en estiloa aldatzea eta sormen estetikoa
lantzea latza bada, md/rst iturriak erabilita latzago. Baina, bestetik, hugo
<https://github.com/gohugoio/hugo/releases> adibidez 6mb-ko fitxategi
bakarra da; eta tamaina horretan web zerbitzari bat ere badu. 'hugo server'
exekutatuta markdown iturriak editatu eta gorde ahala berritzen den
web-gunea izango duzu (lokala, zuk soilik bisitatu dezakezuna). WYSIWYG
editoreetara ohituta dgaudenentzat LaTeX baino askoz erosoagoa. Baina, aldi
berean, LaTeX-en kontzeptu nagusia mantentzen da: edukia eta aurkezpenaren
arteko bereizmena. Hau da, eguneroko lanean 6mb-ko WYSIWYG editore
portable-a daukazu. Artikulua/apunteak/liburua/aurkezpena 'inprimatu' behar
direnean, itxuraz guztiz ezberdinak diren baina eduki berdin-berdinak
dituzten PDF-ak sortu daitezke (+2GB behar dituen LaTeX instalatuta dagoen
ordanagailu batean). Beste era batera esanda, lan-talde bakoitzean batek
LaTeX txantiloia ulertzearekin, nahikoa; besteak edukiaz arduratu daitezela.

Espero hausnarketa hauek erabilgarri izatea,

Ondo izan

Unai

OHARRA: aipatutako guztiak docker <https://www.docker.com/>-en erabili
ditzakezu, zure sisteman horrenbeste tresna (des)instalatzen ez ibiltzeko.
Halaber, play-with-docker <https://labs.play-with-docker.com/>-ek 4h
irauten duten nahi beste "makina birtual" eskaintzen ditu musutruk.
Badaezpada, play-with-docker erabiltzen baduzu, ez ezazu makinen barruak
zaudela inolako pasahitzik idatzi. Ez dira pribatu ezta zifratuak.

2017-12-12 13:53 GMT+01:00 Juan Abasolo <[email protected]>:

> Egun on, Itsaskideok;
>
> FOPUko eskaintza hartu dut eta galdera bat sortu zait. LaTeX edo/eta R
> erabiltzeko ikastarorik egin behar ote da Bizkaian?
> Gogan dut lehen ezinezko egiten zitzaidanean egiten zirela noizean behin
> LaTeX-ekoak, orain nasaitxoago nabilenean, ez dut holakoen berri hartzen.
>
> Bide batez, Librezaleren albotik Hezkuntzan software librea erabiltzea
> bultzatzeko-eta Telegramen talde bat sortu dela ere aipatu nahi dut,
> interesa izan dezakeen bat edo batek ez badaki (itsaskideren bat edo beste
> ikusia dut;)
>
> Ondo izan
>
>
> --
> Juan *Abasolo*
>
> Didaktika eta Eskola Antolakuntza saila
> *Bilboko Irakasleen UE*
>
>
> 94 401 4624
>
> Tutoretza ordutegia <https://labur.eus/JAbasolo-tutoretzak>
>
> Beste kontaktu batzuk
> Telegram: *@JuanAbasolo*
> Skype: *abasolo72*
>
> _______________________________________________
> ITSAS mailing list
> [email protected]
> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
>
>
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a