Eskerrik asko, Unai, klaseagatik!
Elementuok banan banan aztertuko ditut. Antza, kontrara dabiltza nire
asmoak eta aukerak.
Nik LyX erabili dut tesia idazteko eta zenbait gauza "tuneatu" nituen.
Baina bestelako gauza batzuk egin nahi izan ditudanean, ezinezko egin
zait. Gehiago jakin behar dut eskua behar den moduan tripetan sartzeko.
Markdown + Pandoc lagun on eginak ditut, hauek erabilita:
Diapoak: Marp <https://yhatt.github.io/marp/> (nahiko sufrituta GitPitch
<https://gitpitch.com/> ere bai)
Testuak: Typora <https://typora.io/> (ez da librea, baina bai debaldekoa)
Eskertzekoak bestelako gomendioak alderdi horretatik.
Beti aritzen naiz profanoentzat "gauza zailetan" baina dakitenentzat
"sinpleak". Sakontasun apur bat, uste dut, lortuko nuke era antolatu eta
metodikoan zerbait eginda. Era autodidaktikoan zerbaitzuk ikasi baditut
ere, alperrik denbora galdu ere sendo!
Ondpo pasau asteburuan
og., 2017.eko aberen 14a 07:45(e)an, Unai Martinez igorleak idatzi zuen:
Aupa Juan,
Eboluzioa ikusita, ezetz esango nuke:
- https://www.ehu.eus/es/web/sae-helaz/uipre
-
https://www.ehu.eus/es/web/sae-helaz/content/-/asset_publisher/rW67/content/fopu?redirect=http%253A%252F%252Fwww.ehu.es%252Fes%252Fweb%252Fsae-helaz%252Fhome%253Fp_p_id%253D101_INSTANCE_u1Vv%2526p_p_lifecycle%253D0%2526p_p_state%253Dnormal%2526p_p_mode%253Dview%2526p_p_col_id%253Dcolum
Nik dakidala, azken aldiz Inkscape eta LaTeX ikastaroak 2015
urtarrilean eskaini ziren. Horiek ere ez ziren ITSAS-en bidetik
kudeatu. Inkscape-i buruzkoa Vega Asensio-k eman zuen, unibertsitateko
ikasle-ohi denak, eta ilustrazio zientifikoak egitea ogibide duenak.
Orain ikusi dut, unibertsitatean gaiari buruzko titulu berria dagoela:
http://www.norarte.es/curriculum-3/. LaTeX-ekoa, aldiz, Angel Javier
García Adeva delakoak eman zuen. Ez daukat inolako erreferentziarik,
baina Google-ek dio araban dela Fisika Aplikatua saileko irakasle.
Ordutik hona, LabView, SPSS eta eGela ikusi ditut soilik; software
tresnei buruzko ikastaro kopurua zeharo murriztu da (ez sw librea
soilik). I(ra)kasleen eskaera jaitsi da, unibertsitatearen orientazioa
aldatu da, edo biak aldi berean.
Hala ere, nola ikasi baino zer ikasi galdetuko bazenu, beharbada
erantzuna /that's not the way to go /litzateke. LaTeX XX. mendeko
tresna da <https://www.youtube.com/watch?v=eKaI78K_rgA>. Umorea albo
batera, reStructuredText, asciidoc, markdown edo mmark-ek lana
aurreztuko dizute eta gehienetan emaitza onak izango dituzu buruhauste
handirik gabe. Horiek hartu eta PDF-ak sortzen dituzten hamaika tresna
daude. Guzti-guztiek erabiltzen dute LaTeX, baina izkututan. Zein
hartu? Zure ezagutzen/ohituren arabera...
- Bihurtzaile unibertsala Pandoc <https://pandoc.org/> da.
- Python-en azpimunduan docutils
<http://docutils.sourceforge.net/index.html> < sphinx
<http://www.sphinx-doc.org/en/stable/> < readthedocs
<https://readthedocs.org/> daude. Edo jinja <http://jinja.pocoo.org/>
< nbconvert <https://github.com/jupyter/nbconvert> < jupyter
<http://jupyter.org/> .
- R-renean RStudio <http://rmarkdown.rstudio.com/formats.html>
interesgarria dirudi (ez dut inoiz erabili). Berez, Pandoc erabiltzen
du azpitik: http://rmarkdown.rstudio.com/articles.html
- Ruby-n, kramdown <https://github.com/gettalong/kramdown> edo jekyll
<https://jekyllrb.com/> + pandoc.
- JavaScript-erako, gitbook <https://github.com/GitbookIO/gitbook>.
- Golang-en, [ mmark <https://github.com/miekg/mmark> | hugo
<https://gohugo.io/> ] + pandoc. Adibidez: latex iturriak
<https://github.com/miekg/gobook>, PDFa
<https://miek.nl/files/go/Learning-Go-latest.pdf>, HTML bertsioa
<https://miek.nl/go/> eta markdown/mmark iturriak
<https://github.com/miekg/learninggo>.
Orokorrean:
- Eskema: iturriak -> preprozesadorea/parser-a (bitarteko txantiloia)
-> formato 'estandarra' -> formato bihurtzailea ->
konpiladorea/prozesatzailea (txantiloia) -> emaitza. LaTeX-ek tarteko
pausuak guztiak batera egiten ditu. Tresna hauekin ezagutu "behar"
ditugu. Behintzat, gertatzen direla jakin.
- Iturri berdinekin, edozein tresna erabili dezakegu iturrietatik
zuzenean emaitza lortzeko; berdin zaigu zein hizkuntzatan dagoen.
Baina, hemen dago koxka, markdown 'estandarra' modu ezberdin, eta
batzutan bateragabean, hedatu dute: erreferentziak, taulak, irudi
konposatuak, aipamenak, aurkibideak... Mugak, landu behar duzun
dokumentu motaren arabera topatuko dozuz.
- "+ pandoc" jarri dudan kasuetan, PDF-a sortzeko tresna bakar
integraturik ezagutzen ez dudala adierazi nahi dut. Hortaz, bi
txantiloi kudeatu behar dituzu: HTML-a sortzekoa, eta LaTeX-ena.
- Uste dut estekatutako tresna guztiak sw librea direla (GPL zein BSD
familiakoak). Beraz, akatsak/mugak topatzean zure esku dago
garatzaileei abisua ematea edota zuk zeuk konpontzea.
- PDF-a lortzeko azken pausua LaTeX denez beti, tresna hauek zure
dokumentua "azkar betetzeko" erabili ditzakezu soilik, eta azken
ukituak LaTeX-en egin.
Azkenik, kontuan izan LaTeX-en estiloa aldatzea eta sormen estetikoa
lantzea latza bada, md/rst iturriak erabilita latzago. Baina,
bestetik, hugo <https://github.com/gohugoio/hugo/releases> adibidez
6mb-ko fitxategi bakarra da; eta tamaina horretan web zerbitzari bat
ere badu. 'hugo server' exekutatuta markdown iturriak editatu eta
gorde ahala berritzen den web-gunea izango duzu (lokala, zuk soilik
bisitatu dezakezuna). WYSIWYG editoreetara ohituta dgaudenentzat LaTeX
baino askoz erosoagoa. Baina, aldi berean, LaTeX-en kontzeptu nagusia
mantentzen da: edukia eta aurkezpenaren arteko bereizmena. Hau da,
eguneroko lanean 6mb-ko WYSIWYG editore portable-a daukazu.
Artikulua/apunteak/liburua/aurkezpena 'inprimatu' behar direnean,
itxuraz guztiz ezberdinak diren baina eduki berdin-berdinak dituzten
PDF-ak sortu daitezke (+2GB behar dituen LaTeX instalatuta dagoen
ordanagailu batean). Beste era batera esanda, lan-talde bakoitzean
batek LaTeX txantiloia ulertzearekin, nahikoa; besteak edukiaz
arduratu daitezela.
Espero hausnarketa hauek erabilgarri izatea,
Ondo izan
Unai
OHARRA: aipatutako guztiak docker <https://www.docker.com/>-en erabili
ditzakezu, zure sisteman horrenbeste tresna (des)instalatzen ez
ibiltzeko. Halaber, play-with-docker
<https://labs.play-with-docker.com/>-ek 4h irauten duten nahi beste
"makina birtual" eskaintzen ditu musutruk. Badaezpada,
play-with-docker erabiltzen baduzu, ez ezazu makinen barruak zaudela
inolako pasahitzik idatzi. Ez dira pribatu ezta zifratuak.
2017-12-12 13:53 GMT+01:00 Juan Abasolo <[email protected]
<mailto:[email protected]>>:
Egun on, Itsaskideok;
FOPUko eskaintza hartu dut eta galdera bat sortu zait. LaTeX
edo/eta R erabiltzeko ikastarorik egin behar ote da Bizkaian?
Gogan dut lehen ezinezko egiten zitzaidanean egiten zirela noizean
behin LaTeX-ekoak, orain nasaitxoago nabilenean, ez dut holakoen
berri hartzen.
Bide batez, Librezaleren albotik Hezkuntzan software librea
erabiltzea bultzatzeko-eta Telegramen talde bat sortu dela ere
aipatu nahi dut, interesa izan dezakeen bat edo batek ez badaki
(itsaskideren bat edo beste ikusia dut;)
Ondo izan
--
Juan *Abasolo*
Didaktika eta Eskola Antolakuntza saila
*Bilboko Irakasleen UE*
94 401 4624
Tutoretza ordutegia <https://labur.eus/JAbasolo-tutoretzak>
Beste kontaktu batzuk
Telegram: *@JuanAbasolo*
Skype: *abasolo72*
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
<http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas>
--
Juan *Abasolo*
Didaktika eta Eskola Antolakuntza saila
*Bilboko Irakasleen UE*
94 401 4624
Tutoretza ordutegia <https://labur.eus/JAbasolo-tutoretzak>
Beste kontaktu batzuk
Telegram: *@JuanAbasolo*
Skype: *abasolo72*
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas