Egun on, Onartu behar izan dugu ikasgeletatik CAUk Linuxekin hasteko aukera kentzea. Linux erabiltzeko hainbesteko gogo edo premia inork balu, makina birtuala erabiltzea omen duelako. Ez dezala gehiegi inork ikasi! Ok. Onartuta. Onartu behar izan dut nire soldata baino gehiago balio duen ordenagailuak funtzio gutxiago izateak bigarren eskuan erositako €120ko ordenagailuak baino. UPV/EHUko pisapapeles digitala, Izenpe erabiltzeko. Ok. Onartuta.
Orain irakasleentzako lan poltsetan: [image: irudia.png] Windows XP edo 7 eta Internet Explorer 7, 8 edo 9. behar dut ondo ibiltzea nahi badut. Ez da onargarria. Ez da onargarria ez teorikoki, ez intelektualki. Baina ez da erabilgarria praktikoki ere. Zelan non konpondu behar dira eskakizun perbertsuok lan-poltsetan tramiteak egoki egiteko? Ez da jolasa norberaren lan egiteko aukera horrekin ere trabatzea. Non kexatu ahal da? Eskerrik asko, Barkatu, sutan nago. Juan -- Juan Abasolo Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea Bilboko Hezkuntza Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia) T: (+34) 94 601 7567 Telegram: @JuanAbasolo Skype: abasolo72 Tutoretza ordutegia <https://labur.eus/JAbasolo-tutoretzak> [blo <https://juanabasolo.netlify.app/>][gak <http://bosgarrena.blogspot.com/>]
_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
