Kaixo,
> > Orain irakasleentzako lan poltsetan: > > Hemendik hartutako informazioa: https://www.ehu.eus/documents/3087158/3167717/EUSguiasolicitudbolsaspdi.pdf/37084242-8eab-41da-878d-e175647f70b0 > Windows XP edo 7 eta Internet Explorer 7, 8 edo 9. behar dut ondo ibiltzea > nahi badut. > Ez da onargarria. > Eskakizun horiek ez daude eguneratuta. Poltsen aplikazioa bera ez dago eguneratuta. Arazoa poltsetatarako erabiltzen den aplikazio bera baita. Eta dokumentazioak eta aplikazioak islatzen dutena utzikeria da (abandonware hitza datorkit burura). Unibertsitatean irakasle sartu nintzenetik, duela 15 urte, jarraian erabili dut poltsetarako aplikazioa eta gero eta okerragoa iruditzen zait, bai Linux, Windows edo macOS erabilita: Informazioa errepikatu egin egin behar da bi ataletan, akreditaziorako irizpideak ez datoz bat Unibaq-ek eskaintzen duenarekin, klik bat egin behar da dokumentu bakoitzean azken pausuan bidali baino lehen (eta ez dago "aukeratu guztiak" aukerarik), dokumentu bakoitza igotzean hautatuta zenuen fitxa aldatu egiten da beti, ezin duzu zuzenean dokumentu baten izena editatu (berriro igotzeko pantailara jo behar duzu), pop-up-ak irekitzen dira dokumentuak igotzeko eta askotan atzeko aldean geratzen dira, ez ditu 2MB baino gehiagoko PDFak onartzen, "Ficha Curricular" eta dokumentuak igotzeko atalak bat datozen edo ez jakiteko eskuz baieztatu behar duzu, ezin da lehenengo begiradan jakin noizkoa den meritu bakoitza (baina azken 10 urtetakoak soilik onartzen dira), ez du gordetzen beste urte batzuetako hobespen guztiak (adibidez, C1 edo EGA tituluak, edo zure tesiaren izenburua), azken pausuan -dena bete ondoren- eta bidali botoian sakatzean beharrezkoak diren dokumentu guztiak igo dituzun edo ez egiaztatzen da (eta bat falta bazaizu beste fitxa batera jo behar duzu, azken pantailan idatzi duzun guztia galduz), eta beste milaka eta milaka gauza. Desastre hutsa. Aplikazioa bere garaian egin zen, (15 urte? gehiago? agian lehenago baina nire buruan betidanik existitzen dela dirudi...). Ordutik hona, nik dakidala ez da eguneratu, ez dator bat egun egiten diren web aplikazioekin, ez dute eguneratu nahi edo ez dute eguneratzeko beharrezkoak diren baliabiderik, pertsonalak, teknikoak edo ekonomikoak: ez aplikazioa, ez eskuliburua, ez ezer. Egoera negargarria, benetan negargarria, baina horrela da. Berdin dio hemengo zerrendan kexatzea, ez du axolarik. Itsas-eko posta-zerrendan kexatzea ondo dago gure haserrea azaleratzeko baina ezer gehiagorako. Aspaldi konturatu nintzen berdin diola zer esaten/eskatzen dugun hemen. Iruditzen zait gauzak aldatzeko bide bakarra unibertsitateko "arduraduna" bihurtzea dela, eta horretarako ez dago (gaude) inor prest. -- Ongi izan, Juanan Pereira Onekin Research Group. www.onekin.org Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) Bilboko Ingeniaritza Eskola [email protected] (Ext. 7419)
_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
