Egunon,

Hau ez da webex zerbitzuaren amaierarekin nahastu behar. Askoz ere sakonagoa da. Geure zentroetan uko egitearen aldeko kanpaina egitea gomendatzen dut...

Informatika fakultatean honako mezua zabaldu dut:

   Gaia: posta zerbitzarien kanporatzea /externalización de servidores
   de correo

   Egunon guztioi,

   [eus]
   [abajo en castellano]

   Posta zerbitzariak kanpoko enpresa baten esku jarriko dituztela
   esanaz mezua jaso dugu. Diru-kontu huts baten moduan saldu digute,
   gainera, bideo-konferentzia sistemaren aldaketarekin erdi estali
   nahi izan dute gaia. Niri galdera asko datozkit, eta beste hainbeste
   ere egin dizkidate...

   politikoki erabaki zuzena al da?

   Fidatzeko modukoa al da aldaketa?
   Gerora, dependentzia sortu ondoren, ez al zaigu garesti aterako?
   Software librearen aurkako beste oldarraldia ez al da?
   Windows sistemak erabiltzera behartzeko beste urrats bat ez al da?
   ...

   Bestalde, aldaketari uko egin diezaiokegula esan digute. Ez dute
   horren ondorioen inguruko argibiderik eman, baina esan digute ezingo
   ditugula M365 zerbitzuak erabili. Horren inguruan hainbat hausnarketa:

   1.- Bideokonferentzia. Teams gabe ere bizi gara, eta norbaitek
   bideokonferentziaren bat antolatzen badu, UPV/EHUtik kanpoko
   jendearentzat taldera gehitzeko aukera egongo denez, *ez gara
   kanpoan geratuko*. Bestalde, merkatuan aukera asko daude eta
   horietako edozein baliatu ahal izango dugu geuk bideokonferentziak
   antolatu behar ditugunean. Pandemiako etxeratze garaian ederki ikasi
   genituen aukera horiek... UPV/EHUk erabaki beharko du zein irudi
   ematen duen egoera horrekin.

   2.- Orain arteko Posta zerbitzua mantendu egingo dute. Zenbat eta
   gehiago izan orain arteko sisteman geratzen garenok orduan eta indar
   gehiago egin ahal izango dugu.

   3.- M365eko beste aplikazioak ezingo ditugu erabili, baina gaur egun
   ere ez ditugu erabiltzen eta badauzkagu horien ordezkoak.

   4.- mezu hau idazten ari naizen heinean neure burua konbentzitzen
   ari naiz egokiena dela aldaketari uko egitea.

   ;-)

   [es]

   Nos hain informado de la externalización de los servidores de correo
   electrónico, y lo han tapado con el cambio de servicio de
   videoconferencia, además de decir que se trata de un tema meramente
   económico. Me surgen, y nos surgen demasiadas dudas: Como Facultad
   de informática deberíamos decir algo? es políticamente correcto?, a
   la larga no nos va a salir caro? No nos acerca al estadio en el que
   nos obliguen a utilizar solo Windows?...

   No han dicho que podemos negarnos al cambio, pero que no podremos
   usar los servicios de M365. Comentarios al respecto:

   1.- Hay muchos sistemas de videoconferencia, incluso de software
   libre, que nos permitirán poder organizarlas. Si hay alguna
   organizada en Teams podremos tomar parte en la misma como cualquier
   otra persona de otras universidades...

   2.- Se nos dice que el servicio de correo electrónico actual se va a
   mantener. Mientras más seamos mayor fuerza tendremos a la hora de
   exigir un servicio adecuado.

   3.- El resto de servicios que no podremos usar no me preocupan, de
   hecho, no los utilizamos actualmente.

   4.- Ya me he autoconvencido de que lo mejor es rechazar el cambio.

Ondo segi,
Joseba Makazaga.
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a