Nik Josebak idatzitakoa apurtxu bat moldatuko dut, neuk eroso sinatzeko, eta gure fakultatean zabalduko dut.
Gaia: posta zerbitzariak kanporatzea. Egunon, fakultate kideok; Posta zerbitzariak Estatu Batuetako enpresa baten esku jarriko dituztela esanaz mezua jaso berri dugu. Diru-kontu hutsa balitz azaldu digute, bideo-konferentzia sistemaren aldaketaren ondorio logiko delakoan estali nahi izan dute benetako aldaketa estrategiko eta politikoa. Politikoki erabaki zuzena al da? Estrategikoki? Fidatzeko modukoa al da aldaketa? Gerora, dependentzia sortu ondoren, ez al zaigu garesti aterako? Software librearen eta unibertsitatearen autonomia gutxiestea ez ote da? Microsoft-en menpekotasunaren aldeko beste urratsa bat ez ote da? ... Bestalde, aldaketari uko egin diezaiokegula esan digute, argibiderik eman gabe. Hori bai, esan digute ezin izango ditugula M365 zerbitzuak erabili. Horren inguruan hainbat hausnarketa: 1.- Bideokonferentzia. Teams gabe ere bizi gara, eta norbaitek bideokonferentziaren bat antolatzen badu, UPV/EHUtik kanpoko jendearentzat taldera gehitzeko aukera egongo denez, ez gara kanpoan geratuko. Bestalde, merkatuan aukera asko daude eta horietako edozein baliatu ahal izango dugu geuk bideokonferentziak antolatu behar ditugunean. Pandemiako etxeratze garaian ederki ikasi genituen aukera horiek... UPV/EHUk erabaki beharko du zein irudi ematen duen egoera horrekin. Esate baterako, Estatu Batuetan https://meet.jit.si/ edo Zumaian https://jitsi.zoz.guifi.eus/ 2.- Orain arteko Posta zerbitzua mantendu egingo dute. Zenbat eta gehiago izan orain arteko sisteman geratzen garenok orduan eta indar gehiago egin ahal da autonomia unibertsitatean geratzearen alde. 3.- M365eko beste aplikazioak ezingo ditugu erabili, baina gaur egun ere ez ditugu erabiltzen eta badauzkagu horien ordezkoak. 4.- Egokiena, aldaketari uko egitea. Hau idatzi du Joseba Makazaga ([email protected]) erabiltzaileak (2023 eka. 7(a), az. (11:29)): > Egunon, > > Hau ez da webex zerbitzuaren amaierarekin nahastu behar. Askoz ere > sakonagoa da. Geure zentroetan uko egitearen aldeko kanpaina egitea > gomendatzen dut... > > Informatika fakultatean honako mezua zabaldu dut: > > Gaia: posta zerbitzarien kanporatzea /externalización de servidores de > correo > > Egunon guztioi, > > [eus] > [abajo en castellano] > > Posta zerbitzariak kanpoko enpresa baten esku jarriko dituztela esanaz > mezua jaso dugu. Diru-kontu huts baten moduan saldu digute, gainera, > bideo-konferentzia sistemaren aldaketarekin erdi estali nahi izan dute > gaia. Niri galdera asko datozkit, eta beste hainbeste ere egin dizkidate... > politikoki erabaki zuzena al da? > > Fidatzeko modukoa al da aldaketa? > Gerora, dependentzia sortu ondoren, ez al zaigu garesti aterako? > Software librearen aurkako beste oldarraldia ez al da? > Windows sistemak erabiltzera behartzeko beste urrats bat ez al da? > ... > > Bestalde, aldaketari uko egin diezaiokegula esan digute. Ez dute horren > ondorioen inguruko argibiderik eman, baina esan digute ezingo ditugula M365 > zerbitzuak erabili. Horren inguruan hainbat hausnarketa: > > 1.- Bideokonferentzia. Teams gabe ere bizi gara, eta norbaitek > bideokonferentziaren bat antolatzen badu, UPV/EHUtik kanpoko jendearentzat > taldera gehitzeko aukera egongo denez, *ez gara kanpoan geratuko*. > Bestalde, merkatuan aukera asko daude eta horietako edozein baliatu ahal > izango dugu geuk bideokonferentziak antolatu behar ditugunean. Pandemiako > etxeratze garaian ederki ikasi genituen aukera horiek... UPV/EHUk erabaki > beharko du zein irudi ematen duen egoera horrekin. > > 2.- Orain arteko Posta zerbitzua mantendu egingo dute. Zenbat eta gehiago > izan orain arteko sisteman geratzen garenok orduan eta indar gehiago egin > ahal izango dugu. > > 3.- M365eko beste aplikazioak ezingo ditugu erabili, baina gaur egun ere > ez ditugu erabiltzen eta badauzkagu horien ordezkoak. > > 4.- mezu hau idazten ari naizen heinean neure burua konbentzitzen ari naiz > egokiena dela aldaketari uko egitea. > > ;-) > > [es] > > Nos hain informado de la externalización de los servidores de correo > electrónico, y lo han tapado con el cambio de servicio de videoconferencia, > además de decir que se trata de un tema meramente económico. Me surgen, y > nos surgen demasiadas dudas: Como Facultad de informática deberíamos decir > algo? es políticamente correcto?, a la larga no nos va a salir caro? No nos > acerca al estadio en el que nos obliguen a utilizar solo Windows?... > > No han dicho que podemos negarnos al cambio, pero que no podremos usar los > servicios de M365. Comentarios al respecto: > > 1.- Hay muchos sistemas de videoconferencia, incluso de software libre, > que nos permitirán poder organizarlas. Si hay alguna organizada en Teams > podremos tomar parte en la misma como cualquier otra persona de otras > universidades... > > 2.- Se nos dice que el servicio de correo electrónico actual se va a > mantener. Mientras más seamos mayor fuerza tendremos a la hora de exigir un > servicio adecuado. > > 3.- El resto de servicios que no podremos usar no me preocupan, de hecho, > no los utilizamos actualmente. > > 4.- Ya me he autoconvencido de que lo mejor es rechazar el cambio. > > Ondo segi, > Joseba Makazaga. > _______________________________________________ > ITSAS mailing list > [email protected] > http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas > -- Juan Abasolo, PhD Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea Bilboko Hezkuntza Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia) T : (+34) 94 601 7567 Telegram: @JuanAbasolo Skype : abasolo72 Bloga : juanabasolo.netlify.com
_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
