Unai, nire partez arazorik ez euskara idatziarekin.
Besarkada
ntx
El 13/6/23 a las 18:15, Unai Martinez escribió:
Beste haria ([Itsas] [Foro-steilas] Fwd: [Pdi] Webex kontratuaren
amaiera. Microsoft 365era migrazioa eta prestakuntza / Fin de contrato
Webex. Migración a Microsoft 365 y formación.) ez luzatzearren, gai
hau banatu dut.
@Pablo, @Natxo, @Christian, ¿entendéis euskera (escrito)?
Ongi etorri Jokin!
ITSAS-en web guneari buruz, ez dago eduki askorik. Manifestua eta
kideen zerrrenda daude baina gutxi gehio.
Kontestua ematearren: 2007-2013 bitartean dokuwiki-a erabiltzen genuen
taldeko kide baten zerbitzarian; duela 10 urte edo zerbitzaria itxi
zuen eta orduan baloratu genuen unibertsitateko web gunean tokitxo bat
eskatzea. Eduki minimoa kopiatu genuen, baina Foroa eta Wikia ez
ditugu inoiz erabili.
Web gune zaharra archive.org-en ikus daiteke:
https://web.archive.org/web/20230000000000*/itsas.ehu.es. Nik badaukat
dokuwikiaren babes-kopia. Edonork edukia lokalean ikusi nahi badu...
Bestetik, orain dela pare bat urte https://github.com/itsas-taldea/
sortu genuen.
Hizkuntzari dagokionez, uste dot denok ulertzen dugula euskara. Baten
batek ez daki hitz-egiten (edota idazten), baina oraintxe ez dot
gogoratzen ulertzen ez duenik. Goian galdetu dot, badaezpada be.
Bideokonferentziak/bilerak egin doguzenean gaztelera erabili izan dugu.
Ekintzetan, tokiaren arabera. Uste dot informatika fakultatean
antolatutako gehienak euskaraz izen zirela, bilboko ingeniaritza
eskolan ordea gazteleraz.
2016-2017-tik hona ez dot ekintza zehatzik gogoratzen baina.
Testu, komunikatu eta kartelak egiterakoan ia beti bi hizkuntzetan
egiten doguz.
Zerrendan bertan, guztiz random. Batzuk euskara hasten dituzte
elkarrizketak, beste batzuk gazteleraz, nik neuk eguna, gai eta
garaiaren arabera. Baina ez doguz mezu guztiak bi hizkuntzetan
bidaltzen. Garrantziaren arabera, zuk erabaki edukia beste hizkuntzan
laburtu nahi baduzu, zehatz itzuli, o hizkuntza bakarra erabili.
Bide batez, kontuan izan hau ez dela unibertsitateko kideei mugatutako
zerrenda. Unibertsitatetik kanpokoak badaude; ikasle-ohiak, beste
unibertsitate/taldeetako kide/lagunak, etab. Idatzi baino dezente
gehiago dira irakutzen dutenak.
Ondo izan
Unai
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas