Aupa Unai,

Bai euskarekin moldatzen naiz kili-kolo, nahiz eta egunero ez erabili xD

ITSAS beti kolektibo bizia izan da: ikasleok parte hartu dugu, gero 
unibertsitea utzi dugu, beste batzuk agertu dira, bueltatu gara PDI/PAS gisa... 
Orain listan gaudenok euskaraz komunikatu nahiago badugu, euskara erabil 
dezagun (y si hay alguien que no se siente cómodo o le cuesta como a mi pues 
que con libertad lo diga y hagamos todos por facilitarlo).

M365aren kontuari buruz, bigarren arlora pasatu nahi dut. Alde batetik software 
askearen zalea naiz baina beste alde batetik IKZ Gerenteordetzan lan egiten dut 
eta leialtasun apur bat mantendu behar dudala uste dut. Askenean, IKZ 
Gerenteordetzan, eta Gerentzian ere, erabakiak hartu behar ziren emaila eta 
kolaborazioa hobetzeko. Agian ez dira erabaki hobeak, ez dakit...

Hala ere, aurrera ITSAS talde gisa M3665aren kontua salatzeko horrela 
erabakitzen bada email zerrenda honetan. Baina mantendu dezagun heziera ona, 
denok itsasontzi beran gaude barruan eta.

Agurrak,

--
Christian Pinedo
PGP fingerprint: A895 7C11 84F6 30B4 4938  32A4 9306 DFD0 CDE4 B542



13 jun 2023, 18:16 por [email protected]:

> Beste haria ([Itsas] [Foro-steilas] Fwd: [Pdi] Webex kontratuaren amaiera. 
> Microsoft 365era migrazioa eta prestakuntza / Fin de contrato Webex. 
> Migración a Microsoft 365 y formación.) ez luzatzearren, gai hau banatu dut.
>
> @Pablo, @Natxo, @Christian, ¿entendéis euskera (escrito)?
>
> Ongi etorri Jokin!
> ITSAS-en web guneari buruz, ez dago eduki askorik. Manifestua eta kideen 
> zerrrenda daude baina gutxi gehio.
> Kontestua ematearren: 2007-2013 bitartean dokuwiki-a erabiltzen genuen 
> taldeko kide baten zerbitzarian; duela 10 urte edo zerbitzaria itxi zuen eta 
> orduan baloratu genuen unibertsitateko web gunean tokitxo bat eskatzea. Eduki 
> minimoa kopiatu genuen, baina Foroa eta Wikia ez ditugu inoiz erabili.
> Web gune zaharra archive.org-en ikus daiteke: > 
> https://web.archive.org/web/20230000000000*/itsas.ehu.es> . Nik badaukat 
> dokuwikiaren babes-kopia. Edonork edukia lokalean ikusi nahi badu...
> Bestetik, orain dela pare bat urte > https://github.com/itsas-taldea/>  sortu 
> genuen.
> Hizkuntzari dagokionez, uste dot denok ulertzen dugula euskara. Baten batek 
> ez daki hitz-egiten (edota idazten), baina oraintxe ez dot gogoratzen 
> ulertzen ez duenik. Goian galdetu dot, badaezpada be.
> Bideokonferentziak/bilerak egin doguzenean gaztelera erabili izan dugu.
> Ekintzetan, tokiaren arabera. Uste dot informatika fakultatean antolatutako 
> gehienak euskaraz izen zirela, bilboko ingeniaritza eskolan ordea gazteleraz.
> 2016-2017-tik hona ez dot ekintza zehatzik gogoratzen baina.
> Testu, komunikatu eta kartelak egiterakoan ia beti bi hizkuntzetan egiten 
> doguz.
> Zerrendan bertan, guztiz random. Batzuk euskara hasten dituzte elkarrizketak, 
> beste batzuk gazteleraz, nik neuk eguna, gai eta garaiaren arabera. Baina ez 
> doguz mezu guztiak bi hizkuntzetan bidaltzen. Garrantziaren arabera, zuk 
> erabaki edukia beste hizkuntzan laburtu nahi baduzu, zehatz itzuli, o 
> hizkuntza bakarra erabili.
> Bide batez, kontuan izan hau ez dela unibertsitateko kideei mugatutako 
> zerrenda. Unibertsitatetik kanpokoak badaude; ikasle-ohiak, beste 
> unibertsitate/taldeetako kide/lagunak, etab. Idatzi baino dezente gehiago 
> dira irakutzen dutenak.
>
> Ondo izan
> Unai
>

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a