Egun on, Proiektu batean ari naiz beste irakasle pare batekin eta sortzen ari gara datu pakete handi xamar bat (14M... ez da horrenbeste). Kontua da hori programa batek euskaraz analisiak egiteko lexikoa dela (beraz interes publikoa) eta egiten ari garela (beraz ez dago amaituta eta segitu behar dugu eguneratzen).
UPPAn ibili nintzenean horrelako gauzak GitLab-eko euren instantzian (akaso Frantziako Hezkuntza Misteriokoan) egiten zituzten. Guk, EHUk, zer daukagu horrelako gauzetarako? + Datuak argitaratu nahi ditut + Datu argitaratuak eguneratzen joan nahi dut + Horretan "eskua sartzeko" aukera taldetxu batek behar luke OSF (USA), Zenodo (EU?), ADDI (Zaballa emoten dau)... baztertzen joan naiz. Gomendiorik? Praktikarik? Lata nori eman? Juan -- Juan Abasolo, PhD Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea Bilboko Hezkuntza Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea EHU Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia) T : (+34) 94 601 7567 Telegram: @JuanAbasolo Skype : abasolo72 Bloga : juanabasolo.netlify.app
_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
