Kaixo Itsaseko lagunok

Dakizuen moduan atzo hainbat lagun elkartu ginen EHUn Software Askearen aldeko apustua bultzatzeko asmoz. Mahia gainean izan genituen hainbat gai: M365 migrazioa, EHUren digitalizazio plana, subiranotasun digitala... Ez zen oso bilera luzea izan baina lehen pausuak eman genituen. Postarekin batera bidaltzen dizuet akta oso laburtu bat.

Pentsatu genuen Itsas-en zaudeten denok ez duzuela, agian, gai horrekiko interes eta gogo berdina izango (zer esanik ez, horretarako denbora!). Hortaz, posta-zerrenda berria egitea pentsatu dugu, eta hemendik gonbidapena luzatzea zuei, nahi baduzue dinamika horretan parte hartu, posta zerrendan sartu zaitzategun. Momentuz banaketa-zerrenda ez dago oraindik prest, baina interesa duzuenok hari honi erantzun ahal diozue zuen interesa azalduz, edo nahiago baduzue nire postara idatzi dezakezue eta nik osatuko dut lista.

Zerrendara jendea batu ahala hurrengo bilera adosteko data jarriko dugu denon artean.

Mila esker eta ondo izan, Itsaserook!

Jokin

--
←---→

Jokin Azpiazu Carballo

Soziologia eta Gizarte Langintza saila
Sarriena z/g 48490 Leioa, Bizkaia

Attachment: 2025-09-24 EHU SoftLibre Akta.pdf
Description: Adobe PDF document

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a