[sobre participar en el grupo de trabajo para el Plan Estratégico de
Transformación Digital de la UPV/EHU]
Egunon,
Eraldaketa Digitalerako Plan Estrategikoaren garapena martxan jarri
berri dute Gradu eta Eraldaketa Digitalerako Erektoreordetzatik.
"ITSAS software libreko taldearen parte" garen pertsona biri eskatu
digute lan talde horretan parte hartzeko (lehelen hirugarren bat
kontaktatu zuten eta horrek ni eta beste bati berbideratu).
Nik dakidanagatik gaur egun Itsas e-zerrenda honetan mamitzen da, eta
ez da bideragarria (ezta nire nahia ezta beraien helburua espero dut)
ordezkaritza formala
eramatea, baina software librearen aldeko ikuspegia Plan Estrategiko
horren lan taldera eramatea beharrezkoa dela uste dut, eta ni prest
nago hori egiten saiatzera (4-5 bilera aurreikusten dituzte).
Nire duda edo beldur nagusia da Errektoreordetzan noraino izango duten
asmoa gure irispideak kontuan hartzeko, edota Plan horretan eragina
izango bagenu ere, ia gero errealitatera pasako den edo paperean
geratuko den. Baina saiatzea beharrezkoa dela argi dago, errektoretza
talde honen garaian ez bada lortzen noiz bestela?
Nik lan talde horretara Itsas-etik kanpo landutako ildo bereko gaiak
eramateko asmoa dut ere:
- epostaren migrazioaren harira aktibatu ginen irakasle batzuen
artean landutakoak;
- Hezkuntzan Librezalekoak, Euskal Herriko eskoletako
digitalizazioaz arduratutako komunitatea
https://hezkuntza.librezale.eus/
Ondo deritzozue Itsas-en bidetik jaso dudan gonbidapen hau onartzea?
Lan taldeko informazioa hemen partekatzeko asmoa dut, eta zuen ideiak
eta ekarpenak eraman ditzaket.
Zuetariko norbait prest badago edota ni baino egokiago dela uste
baduzue proposatu ahal diet errektoreordetzakoei.
Edo beste muturrean, Itsas taldea gai honetatik guztiz kanpo geratu
behar dela uste baduzue esan ere.
Hurrengorarte, Imanol.
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas