Egunon,
uste dut autentifikazio gehigarria telefonoa ezta beste emaila eman barik egin daitekeela, 2FA sistemaren bidez. Lankide batek esan dit berak Microsoft-eko kontuan aspaldi jarri zuela. Espero dut oraingo derrigortze pausuan aukera hori ere izango duzuela eta nahiko izatea.

Nik 2FA erabili izan dut EHU kanpotik barne sarera VPN bidez sartu ahal izateko. Honela dabil: hasieran (aktibatzen denean, lehen egunean) kode Sekretu bat trukatzen da zerbitzari eta gailuaren artean, gero logeatzen zaren bakoitzean eskatzen duen Gakoa aldakorra da (minutu erdiro), orduaren eta Sekretuaren menpe. Algoritmoa ezaguna da (2FA, OTP, edo OTG), edozein gailuk lokalean kalkulatu dezake, besteak beste:
 oathtool  programarekin GNU/Linux terminalean;
Sakeleko ordenagailu-telefonoetarako App-ak daude, libretasun bermea ematen duen F-droid-en ere, adibidez FreeOTP+
 Firefox-en plugin/gehigarri asko daude,
Android-en Google Authenticator edo Chrome-ko gehigarria agian jadanik baduzue, Microsoftek ere kontuan 2FA aktibatzerakoan bere softwarea eskaini eta erabiltzera bideratu nahi duela uste dut, baina telemetria gehiago edo batek daki zer izan dezake honek (eta aurrekoak).


Hurrengorarte,  Imanol.


Jose Ignacio Saez <[email protected]> erabiltzaileak idatzi du:

Ez naiz autentifikazio sistemaren kontra, baina ez dizkiot nahi nire telefono zenbakia eta nire beste emaila microsofti (bi sistema "aukertu" behar dira.

El 23/04/2026 a las 17:17, Juan Abasolo escribió:
...
           *Urrats hauek Maiatzaren 4a baino lehen egin behar
           dituzu*. Data horretatik aurrera, modu progresiboan EHUko
           erabiltzaile-kontu bakoitzean autentikazio-faktore anitza
           behin betiko aktibatuko da, kontu horien segurtasuna
           areagotzeko.
...
           Con el objetivo de aumentar la seguridad de nuestros
           sistemas de correo electrónico y entorno de trabajo
           digital M365, y poder contribuir a disminuir mensajes
           peligrosos se procederá a habilitar el *sistema de
           autenticación multifactor (MFA). *
...

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a