Ah!
Nik aspaldi utzi diot edonon plataforma ea VPNa erabiltzeari, irtenbide
espainolagoek libretasun handiagoa ematen baitute (eDNI eta Fecyt datu
baseetarako). Baina Autenticator hori erabiltzen izan dut Firefox-en
autentikatzeko.

Zerrendako euskal kotilaren batek leitzen baditu lerrook. Nik asko
eskertuko nuke Izenpe edo horrelako zerbait ipiniko bazenute eDNIa erabili
beharrean gure EHUko, Osakidetzako edo antzerako zerbait autentikatzeko.
Derrigorrezko Windows erabili beharra txarragoa da espainiko eDNIa
erabiltzea baino, nire bihotz abertzale eta librezale sudakan.

Hori da dana.

Hau idatzi du Imanol Madariaga ([email protected]) erabiltzaileak
(2026 api. 24(a), or. (11:53)):

> Egunon,
> uste dut autentifikazio gehigarria telefonoa ezta beste emaila eman
> barik egin daitekeela, 2FA sistemaren bidez. Lankide batek esan dit
> berak Microsoft-eko kontuan aspaldi jarri zuela.
> Espero dut oraingo derrigortze pausuan aukera hori ere izango duzuela
> eta nahiko izatea.
>
> Nik 2FA erabili izan dut EHU kanpotik barne sarera VPN bidez sartu
> ahal izateko. Honela dabil:
> hasieran (aktibatzen denean, lehen egunean) kode Sekretu bat trukatzen
> da zerbitzari eta gailuaren artean, gero logeatzen zaren bakoitzean
> eskatzen duen Gakoa aldakorra da (minutu erdiro), orduaren eta
> Sekretuaren menpe.
> Algoritmoa ezaguna da (2FA, OTP, edo OTG), edozein gailuk lokalean
> kalkulatu dezake, besteak beste:
>   oathtool  programarekin GNU/Linux terminalean;
>   Sakeleko ordenagailu-telefonoetarako App-ak daude, libretasun bermea
> ematen duen F-droid-en ere, adibidez FreeOTP+
>   Firefox-en plugin/gehigarri asko daude,
>   Android-en Google Authenticator edo Chrome-ko gehigarria agian
> jadanik baduzue,
>   Microsoftek ere kontuan 2FA aktibatzerakoan bere softwarea eskaini
> eta erabiltzera bideratu nahi duela uste dut, baina telemetria gehiago
> edo batek daki zer izan dezake honek (eta aurrekoak).
>
>
> Hurrengorarte,  Imanol.
>
>
> Jose Ignacio Saez <[email protected]> erabiltzaileak idatzi du:
>
> > Ez naiz autentifikazio sistemaren kontra, baina ez dizkiot nahi nire
> > telefono zenbakia eta nire beste emaila microsofti (bi sistema
> > "aukertu" behar dira.
> >
> > El 23/04/2026 a las 17:17, Juan Abasolo escribió:
> >> ...
> >>            *Urrats hauek Maiatzaren 4a baino lehen egin behar
> >>            dituzu*. Data horretatik aurrera, modu progresiboan EHUko
> >>            erabiltzaile-kontu bakoitzean autentikazio-faktore anitza
> >>            behin betiko aktibatuko da, kontu horien segurtasuna
> >>            areagotzeko.
> >> ...
> >>            Con el objetivo de aumentar la seguridad de nuestros
> >>            sistemas de correo electrónico y entorno de trabajo
> >>            digital M365, y poder contribuir a disminuir mensajes
> >>            peligrosos se procederá a habilitar el *sistema de
> >>            autenticación multifactor (MFA). *
> >> ...
>
> _______________________________________________
> ITSAS mailing list
> [email protected]
> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
>


-- 
Juan Abasolo

Euskal Herriko Unibertsitatea EHU
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
EUDIA ikerketa taldea
Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika saila

bulegoa  : 3S40B
telefonoa: 94 601 7567
Telegram : @JuanAbasolo
Bloga    : juanabasolo.netlify.app
ORCID    : orcid.org/0000-0002-1911-4118
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a