On Mon, 31 Aug 2026, 11:30 Natxo Rodriguez, <[email protected]> wrote:

> Egun on eta animo berri onak guztioi!
>
> Nik ia bi aste daramatzat EHUbox sartu ezinik: "Erabiltzaile-izen edo
> pasahitz okerra". EHUtik kanpotik probatu dut. VPNren bidez ere ez doa.
> "Incidente" ireki nuen CAUn eta momentuz "Transferir Grupo de 'PRIMER
> NIVEL' a 'PRODUCCION-SISTEMAS' jaso dudan erantzun bakarra da (2026/08/18)
>
> Ni ere zenbait hilabete daramatzat ehuboxen arazoekin. Uztailaren 9an
ireki neban intzidentzia (983401) eta ez dut erantzunik izan.
SERVICIOS.ALMACENAMIENTO NUBE - EHUBOX atalera esleituta.

Nire kasuan arazoa ez da klientea, ehubox.ehu.eus webgunean sartuta
erabiltzailea eta pasahitza onartzen ditu baina gero kredentzial horiekin
edukirik ez dagoelako errorea aurkezten du. Berdin dio nabigatzailea
(Firefox, chrome, edge) edo sistema (Windows 10, 11, Ubuntu, kubuntu,
fedora...).

Hala ere, "nirekin partekatutako" edukien atalean sartu neike eta edukia
ikusi/editatu. Hau da, errorea orri nagusian aurkezten bada ere, edukia
badago.

>
>
>
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a