Epa, Unai;
Nik ere arazo bera dut. Aurrekoan komentatu zenuenean nik begiratu eta
berdin nengoela ikusi nuen. Neuk ere (alperriko ?) intzidentzia bat
zabaldu nuen.
Direktorio hau ez dago erabilgarri, egiaztatu egunkariak edo jarri
administratzailearekin harremanetan
dio ehubox.ehu.eus-en sartzen naizenean "fitxategi guztiak" aukerarekin.
Beste erabiltzailerik badago arazo honekin, etorri alperriko gure
kexaldira, mesedez. Suertea bageunke, zerbaiterako balioko luke.
Bestela, ba, talde katarsia baino ez.
Juan
Unai Martinez Corral <[email protected]> erabiltzaileak idatzi du:
On Mon, 31 Aug 2026, 11:30 Natxo Rodriguez, <[email protected]> wrote:
Egun on eta animo berri onak guztioi!
Nik ia bi aste daramatzat EHUbox sartu ezinik: "Erabiltzaile-izen edo
pasahitz okerra". EHUtik kanpotik probatu dut. VPNren bidez ere ez doa.
"Incidente" ireki nuen CAUn eta momentuz "Transferir Grupo de 'PRIMER
NIVEL' a 'PRODUCCION-SISTEMAS' jaso dudan erantzun bakarra da (2026/08/18)
Ni ere zenbait hilabete daramatzat ehuboxen arazoekin. Uztailaren 9an
ireki neban intzidentzia (983401) eta ez dut erantzunik izan.
SERVICIOS.ALMACENAMIENTO NUBE - EHUBOX atalera esleituta.
Nire kasuan arazoa ez da klientea, ehubox.ehu.eus webgunean sartuta
erabiltzailea eta pasahitza onartzen ditu baina gero kredentzial horiekin
edukirik ez dagoelako errorea aurkezten du. Berdin dio nabigatzailea
(Firefox, chrome, edge) edo sistema (Windows 10, 11, Ubuntu, kubuntu,
fedora...).
Hala ere, "nirekin partekatutako" edukien atalean sartu neike eta edukia
ikusi/editatu. Hau da, errorea orri nagusian aurkezten bada ere, edukia
badago.
--
Juan Abasolo
Euskal Herriko Unibertsitatea EHU
Bilboko Hezkuntza Fakultatea | EUDIA ikerketa taldea
Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika saila
bulegoa : 3S40B
telefonoa: 94 601 7567
Bloga : juanabasolo.netlify.app
ORCID : orcid.org/0000-0002-1911-4118
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas