> Mikel Elorza wrote:
>
>>Pixkat "flipatuta" ni nago, zu bezalako nabigadore batek halako
>> deskuidoa...
>>Edo ez da deskuidoa izan eta isildu egin duzu?
>>
Bai, barkamena eskatu behar dut.

Webgune ofizialaz ari nintzen, http://www.ehu.es/kongresua

Gero, egia da, antolatzaile asko dituela ebento honek, eta bat da Berria
(besteak hauek uste dut: ueu, ehu, topagunea, eta euskal idazleen
elkartea). Ez du merezi ez berak ez beste inork nire epitetoak. Ez ditut
errepasatu antolatzaile guztien webguneak informazio bila, ze espero nuen
Kongresukoan topatzea...

KOngresuko informazio guztietan web helbide bakarra ikusi dut orain
artean, www.ehu.es/kongresua

Bestalde, enfin, nik nire txostena Sanferminetarako entregatu behar izan
nuen, "argitalpen epeeterako" hala behar zuten, eta harritzekoa egiten
zitzaidan halako aurrerapena... total, azkenean webgunean ez aurkitzeko
nik uztailean argitaratzeko eman niena (eta ustez besteek ere eman
zietena). Izan ere, 21. mendeko komunikazioan, 4 hilabete behar dira
zerbait jasotzetik argitaratzeko? Nik atzo 21.30etan jaso nuen Josu
Landaren txostena, eta 22.30etan argitaratu nuen sarean...
Hola ibili beharrak amorratu ninduen, eta bota nituen astekeria horiek
amorruz.

Bide batez, lau hilabetean, Interneteko euskal eremu blog-gintza izanik
aztergaia, banekien desfasatuta egongo nintzela, eta horregatik oso
deserosoa zen niretzat lau hilabete lehenagoko testu batekin joatea
Kongresu batera. Honekin lotuta dago, blog-ean kapituluka egin dudan nire
"bertsio eguneratua", horixe izan da motiboetako bat.

http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu

Nolanahi ere, barkamenak denei, eta oraintxe borratuko dut aipu zatar hori
nire blogetik.

Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to