Tratatu horren problema erdizka dagoen boteilarena da. Horrelaxe dago,
erdizka, eta batzuk erdi beterik eta bestek erdi hutsik dagoela diñoenian
bixok dake arrazoirik.

     Aste honetako Argia aldizkariko Larrun gehiagarrian Erkoreka eta K.
Gorostiagaren arteko eztabaida agertzen da. Erkorekak, boteila erdizka
dagoela aitortuz, fedea daka horrekin aurrera egin leikela, Gorostiagak,
boteila erdizka dagoela jakinik, horrekin aurrepausurik ez dagoela uste dau.
Oinarrian zer dagoen ados dagoz, horren posibilitateetan ez dake fede bera.
    Amak "el espiritu de la contradicción" nintzala esaten zestan, eta izan
leike, baina Erkorekaren aldeko arrazoiak leitzen nituenean ez ninduten
betetzen erreferendumean baietz esateko; eta Gorostiagaren kontrako
arrazoiak irakurrita, baietz botatzeko asmoa emoten zestan.

    Oraintsu, Atleticaren partidaren ostean, PSE-PSOEren doako propaganda
adittu dot Euskadi Irratian, euskaraz. Minutu bat edo bi iraun badau
hamazortzi bidarrez aipatu dabe "Espainia", etengabe esanez tratatu hori
zelako ona zan Espainiarentzako. Baten be ez dabe aittatu "Euskadi" edo
"Euskal Herria" edo antzekorik, esistituko ez balitz lez.
    Euskadi Irratiko eta COPEko entzuleria berdina direla uste dabe??????

    Esan notsun, Amatiño laguna, EAJaren ahaleginak alperrikakoak direla
(eta neu be oker egon naiteke, ikusiko dogu erreferensumaren egunean, eta
aitortzen dot erabateko alperrikako biharrik ez dagoela). EAJaren aldeko
ahalegina -eta baita EA-EB-Batasuna...aren kontrako ahalegina- baino mila
aldiz indartsuagua da PPSOEk Euskadin ezezko botoa nagusi izan daixan egiten
daben "aldeko" kanpaina.

    Nik, Europara begira, ez daukat garbi zer den hobe, baietz edo ezetz
bozkatzea, eta uste dot honezkero nahikotxo informatu naizela, nire kasuan
ez dot uste informazio falta danik. Eta hori horrela izanik bigarren
klabeari begiratzen detsat: ederto, eta estatuari begira, hori be zilegia
da-eta, zer dot nahiago? Eta hor kontuak askoz garbiago dittut.
        i.t.



----- Original Message -----
From: "Amatiño" <[EMAIL PROTECTED]>
To: <eibartarrak@postaria.com>
Sent: Sunday, February 06, 2005 8:45 PM
Subject: [eibar] Europa gaixoa


> Bi aste barru Europako Konstituzio Ituna bozkatuko dela eta, ikusten ari
> garenak ez dira seriotasunaren seinalerik eredugarrienak. Bistan da Europa
> hitzetik hortzera aipatzen den honetan Europa ez dela helburu, aitzakia
> baino.
>
> Gobernu espainiarrak ez zuen herri-bozketarik egin beharrik Europako Ituna
> (ez baita Konstituzioa) onartzeko. Madrilgo Gorteetan onartu zitekeen,
> Maastricht eta Amsterdamgoak onartu ziren bezala. Baina norbaitek pentsatu
> zuen Zapateroren indargarri gerta zitekeela eta... gero gerokoak.
>
> Inori ez zaio Europarik interesatzen. Ikusi besterik ez dago Europaren
> inguruan plazaratzen ari den eztabaidaren mami edo muina  ez dagozkiola
> bozkatu beharreko itunari, barne-politikagintzaren interes hurbilei baino.
> Purruztada asko dago eta pedagogia gutxi, arinkeria lartxo eta informazioa
> urritxo.
>
> Europa bihurtu nahi dugu gure nahi eta ezinen ispilu, gure mamu guztien
> isla. Ondo dago gogoratzea, esaterako, Europak ez duela euskera
ofizialtzat
> joten. Baina ahaztu gabe, behintzat, euskera ez dela ofiziala ez espainiar
> Estatuan, ez Iparraldean, ez eta Nafarroa osoan ere. Europa ote horren
> errudun ere?
>
> Proposatzen zaigun urratsa ez omen da "aski". Jakina, azken berrogeita
> hamar urteotan tarteka-marteka eman diren urratsak, banan-banan, "aski"
izan
> ez ziren bezalaxe. Baina urrats apal haiei esker dugu gaur egun Europako
> Legebiltzarra, aduanarik eza, gero eta mugaz gaindiko harreman gehiago,
> moneta bakarra eta 25 Estaturen arteko eremu bateratu eta lehiakorra.
>
> Proposatzen zaigun Europa soziala ez omen da "nahiko". Bapo. Baina
> gutxienez onartu beharko genuke munduan den gizarterik sozialena dela eta
> jakin ere jakin beharko genuke dugun ongizate horri eusteko Europa
elkartua
> bera behar dugula indartu. Bestela, jai.
>
> Europa ez zaiola inori ardura salatzen ari dira komunikabideak. Segurutik
> arrazoi dute. Baina ez dutena esaten zera da: beraiek direla Europari
batere
> garrantzirik eta informaziorik eskaintzen ez dioten lehenak.
>
> Amatiño
>


----------------------------------------------------------------------------
----


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to