Gustoak gusto, niretzako Atutxak nahiko ondo bete dau bere biharra, eta garbi dago ez zala batere erraza.

Gero espainolistek diñuela euren kontra joan dala eta "terroristen" alde ibili dala, eta Batasunekoak diñuela politika "antiterrorista" espainola segitu dabela eta euren kontra ibili dala... po bueno, po bale. Benetako politika egin beharrean zenbateraino ikusten dogun gehixenbat politikeria.

Beste gauza bat oingo legebiltzarreko presidentea aukeratzearena da, eta hor PPek, PSOEk, eta Batasunak -parkatu, EHAKk- eskubide guztia daukate nahi dabenen alde edo kontra egitteko, besteak beste beren indarra erakusteko. Hori ja jokuaren logikaren barruan doia eta normala da.

Eta oin nik amua botako dot, ia inork irensten daben. Sasoi batean erdi deskonektatuta egon naiz eta uste dot hemen ez dogula jorratu, baina oker egon naiteke, ia ba: Aukera Guztiak legez kanpo utzi, EHAK onartu... zeuen ustez ze joko klase egon da hor?
Aditzen ez diren kontuen aurrean, eta daturik ez dagoenean, denok gure "funtsabako teoria" inbentatzen dogu, nik neria daukat, baina bota baino lehenago zeuena entzun gura neuke, animatzen bazarie ;-)


   i.t.




----- Original Message ----- From: "Amatiño" <[EMAIL PROTECTED]>
To: <eibartarrak@postaria.com>
Sent: Sunday, May 08, 2005 8:39 PM
Subject: [eibar] Atutxa, adierazgarri



Segurutik gero Juan Mari Atutxa gizona eredugarri da hainbat arlotatik
begiratuez gero,  ezin hobeto betetzen du-eta Lapurdiko tradizio zaharrean
erabili izaten zen "joka gaitezen oneski" leloa, Axularrek 1643an aipatu
zuen ildo beretik. Baina Atutxa gizona ezezik, Atutxa politikaria ere izan
bada gure katramilen arteko eredu eta adierazgarri.

PSE, PP eta EHAKren esanetan Atutxa ez omen da legebiltzarburutarako behar
beste adostasunik lortu dezakeen hautagaia. Berei entzunez gero bistan da
horrela dela. Baina horrelakorik entzunda euskal politikagintza batere
ezagutzen ez duen edonork pentsatuko luke hiru alderdi horiek bat datozela
Atutxaz aparteko bestelako gairik gehienetan. Alegia, arazoa Atutxa bera
dela eta ez PSE, PP eta EHAKren arteko aldez aurreko adostasunik eza.

PSEk eta PPk erruz txalotu zuten orain dela hamar urte Atutxa Barne
sailburuaren lana, ETAren sarraski eta mehatxu bortitzen aurrean jarrera
irmoa azaltzeko gauza izan zelako. Baina ez dira Atutxaren irmotasunaz
jabetzeko gai izan, aldiz, legebiltzarburuak euskal parlamentuaren
burujabetza eta duintasuna zer gerta ere defenditu izan dituenean. Eta ez da
Atutxa aldatu dena izan.


Batasunaren munduak, berriz, ez dio batere onetsi nahi izan Atutxa
legebiltzarburuari Sozialista Abertzaleak taldea ez ezabatzeko azken
urteotan egindako ahaleginak, eta gogorarazten dizkio, ostera, aurreko
hamarkadan Barne sailburu zelarik azaldutako jarrera. Auskalo gero nork duen
arrazoi, baina bistan da ez dela Atutxa geroztik aldatu behar izan duena,
orduko kale-borrokan eta arma-mehatxuka ari zirenak baino.


Esanak esan, ondorioa zera da. PSEk eta PPk lortu dute Atutxa
legebiltzarburua auzitan sartzea eta besteek lortu dute Atutxa bizkarzainez
inguratua bizi behar izatea. Batzuek ez dute Itun Antiterrorista eta Alderdi
Legea baztertu nahi eta besteek ez dute oraindik mehatxu-bidea uxatu. Baina,
hori bai, bat datoz Atutxa ez dela hautagairik aproposena esaterakoan.


Amatiño



--------------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to